Bolondresak, jasotako janari kaxekin. I.U.
Idiazabal

Turkiara eta Siriara bidaltzeko ehunka elikagai jaso ditu Idiazabalen Zaporeak egitasmoak

J. ZABALA

Idiazabal.

Miércoles, 15 de febrero 2023, 00:10

Igandean solidaritate eremua bilakatu zen Idiazabalgo plaza ordu batzuz. Goizeko 11:00etatik 14: 00ak arte, elikagaien bilketa jendetsua burutu zen Turkiako eta Siriako lurrikarak kaltetutako errefuxiatuei horrenbeste behar duten laguntza eskaintzeko asmoz. Bertan, dozenaka elikagai kaxa bildu zituzten eta herritarren partehartzea eredugarritzat jo du Udalak. Herriko plazan, Zaporeak egitasmoak elikagai ezberdinak jaso zituen, arroza, pasta, lekaleak kontserban, arraina kontserban, esnea eta elikagai ez-prekarioak esaterako.

Publicidad

Orain, bildutakoa, behar den bezala sailkatu eta prestatuko dute, eta lurrikarak eragina izan duen herrialdeetara bideratuko dute, Euskal Herriko beste hamarnaka herritan jasotakoarekin batera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad