IKER AIZPURUA
Idiazabal.
Domingo, 28 de agosto 2022, 00:03
Plaza Nagusian kokatuta dagoen Txomenarenea etxe ikonikoan 9 etxebizitza eraikiko dira modu kooperatiboan. Idiazabalgo Alquizal Inmobiliaria, sustapen lanak egiten hari da eta proiektuaren arduraduna, Jon Ortega arkitektoa izango da. Ortegak, eskarmentua du modu honetara eraikitako etxebizitzetan, eta Bizkaian hainbat etxe eraiki ditu kooperatiba modura. Kooperatiba bidez etxebizitzak egiteak, hauen prezioa eraikitzea kostatzen dena izatea dakar.
Publicidad
Etxebizitza, joan den mendearen hasieran eraiki zuen Altolagirre familiak, Txomenarenea baserri zaharra zegoen lekuan. Erdigunean kokatuta egonik, etxearena berarena ez ezik, plazaren itxura ere aldatuko du. «Promozio hontako etxebizitzak, herriko esklusiboenetakoak izango dira zalantzarik gabe», azaldu du Maite Fernandez Txomenane Berriako Alquizal inmobiliariako arduradunak. Fernandezek azaldu duenez, erabat birgaituko da eraikina eta bi eta hiru logelako 9 etxebizitza zoragarri izango ditu, parke botanikorako bistak, terraza zabalak, zoru erradiatzaile bidezko berokuntza sistema, lorategia eta aparkalekua. Etxebizitza berriak kalitate oneko materialekin eraikiko direla gaineratu du. Obra berriko eraikin baten erosotasun guztiak bilduko ditu eta etxe honen esentzia historikoa mantenduko du aldi berean. Etxebizitzak oso argitsuak izango dira, leiho zabalak izango dituzte eta energia-eraginkortasun altua izango dute.
Irailean, orain arte izena eman dutenek, Txomenareneako etxea bera barrutik ikustekoaukera izango dute eta etxebizitzaren inguruko informazio gehiago emango zaie. Izena emateko aldia, egun gutxi batzuetan amaituko da. Promozioan interesa duten pertsonek informazio gehiago eska dezakete 638 53 94 53 telefono zenbakira deituz edo Kale Nagusian kokatzen den Alquizaleko bulegoan bertan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.