Borrar
Herriko gaztetxoak Udaberrilekuetan gozatzen frontoian. UDALA
Udaberrilekuetan izena emateko epea zabalik da

Idiazabal

Udaberrilekuetan izena emateko epea zabalik da

J. ZABALA

IDIAZABAL.

Martes, 18 de marzo 2025, 08:24

Aste Santuko oporraldirako 'Udaberrilekuak' antolatu dituzte aurten ere, herriko haur eta gaztetxoentzako aisialdi eskaintza gisa. Udalak sustatutako ekimena da, Xapobixi aisialdi elkartearekin, Oin Herri herri hezitzailearekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Aisialdi zerbitzua Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko neska-mutilei zuzenduta dago, eta apirilaren 14tik 25era bitartean eskainiko da, goizeko ordutegian. Izena emateko epea aste honetan ireki dute eta martxoaren 28ra arte egongo da zabalik, Idiazabalgo Udalaren webgunearen bidez online edo aurrez aurre liburutegian.

Ohiko moduan, hiru aukera izango dira zerbitzuaz gozatzeko: apirilaren 14, 15 eta 16an parte hartzeko prezioa 12 eurokoa izango da (3 saio), apirilaren 22, 23, 24 eta 25ean aritzeko 16 euro ordaindu beharko da (4 saio), eta programazio osoan parte hartzeko, hau da, zazpi egunetan, 28 euroko prezioa ezarri dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udaberrilekuetan izena emateko epea zabalik da