Borrar

Udal tasak helbideratzeko epea zabalik dago

I.A.

idiazabal.

Jueves, 11 de agosto 2022, 21:39

Udaletik jakinarazi dute urriaren 10era bitartean zabalik dagoela zaborbilketa tasari dagozkion 2022ko bigarren seihileko ordainagiriak ordaintzeko borondatezko epea. Helbideratzea egin ez dutenek, Kutxabank eta Laboral Kutxa erakundeetan edo www.euskadi.eus helbidean Eusko Jaurlaritzako ordainketa pasabidearen bitartez egin ditzakete ordainketak.

Ordainagiria helbideratuta ez dutenek, eta abuztuaren 30a baino lehen finantza erakundeetan aurkeztu beharreko ordainagiri-inprimakia jasoko dute etxean. Jaso ezean, udalera jo beharko dute agiria eskuratzeko.

Zerga helbideratuta dutenei, urriaren 10ean egingo zaie kobrantza. Zerga hau helbideratu nahi dutenek, irailaren 30a baino lehen egin beharko da eskaera.

Borondate epea

Bestalde, uraren, arazketaren eta saneamenduaren tasak borondatez ordaintzeko epea pasa berri da. Borondatezko aldian ordaindu ez duenari, ohiko bideetatik egingo zaie kobrantza.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udal tasak helbideratzeko epea zabalik dago