E.B.
iDIAZABAL.
Martes, 29 de noviembre 2022, 22:58
Gurutze Berri auzoa berriz urbanizatzeko proiektuak bultzada garrantzitsua jaso du Udalak aditzera eman duenez. Izan ere, Idiazabalgo Udalak 830.800 euroko dirulaguntza lortu du landa-eremuak sustatu eta garatzeko entitate publikoei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Erein dirulaguntzen bidez.
Publicidad
Duela hilabete batzuk, Udalak Gurutze Berri eraberritzeko proiektua Guraso Elkarteko aretoan aurkeztu zuen eta auzotar asko joan ziren proiektuaren inguruko xehetasunak ezagutzera. Azalpenak emateko, Iñaki Alberdi alkateaz gain, bertan izan ziren baita ere Iñigo Imaz arkitektoa eta Garo Azkue proiektua idazteaz arduratu den Endara enpresako arduraduna.
1960ko hamarkadan Gurutze Berri egin zenetik ia bere horretan mantendu da, eta berritu gabe dagoen kaleko auzo bakarra da une honetan. Proiektuak auzoaren itxura neurri handi batean aldatzea ekarriko du, baina estetikaz aparte, ura, argiteria eta gainerako horniduren instalakuntza guztiak ere berrituko dira. Honez gain, alkateak adierazi zuenez, «Gurutze Berrin adineko jende asko bizi da eta irisgarritasun aldetik ere egokituko da auzoa».
Aurkezpenaren ondoren, edonork proiektuaren inguruan izan ditzakeen zalantzak argitzeko edo galdera partikularrak egiteko udaletxera jo dezakeela gogorarazi zuten.
Gurutze Berrin egin beharreko lanek 2 milioi eta erdi inguruko aurrekontua izatea espero da. Une honetan, udala, proiektuaren finantziazioa lotzeko pausoak ematen ari da, eta behin hau itxitakoan lanen esleipena egingo da.
Idiazabalgo kronikan albiste edo iragarkiren bat argitaratzeko, informazioa ediciones@diariovasco.com helbidera bidali daiteke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.