Doctor Arbol enpresako langileak, azterketa lanetan. ARGAZKIAK I. AIZPURUA
Idiazabal

Udalak Idiazabalgo dimentsio handiko zuhaitzen arrisku-azterketa egin du

Emaitzen arabera erabakiko da ze neurri hartu, beti ere herritarren segurtasuna bermatzeko

IKER AIZPURUA

Sábado, 29 de octubre 2022, 00:06

Idiazabalgo Udalaren herriko lorategi eta leku publikoetako mantentze eta kontrolerako programaren barruan, porte handiko arbolen arrisku-azterketa lanak egin ziren ostegun goizean herriko hainbat zuhaitzetan. Doctor Arbol enpresak burutu ditu azterketa lan hauek. Izan dezaketen arriskua neurtu dute eta aurrerago jakinaraziko dira. Txosten horren arabera hartu beharreko neurriak zehaztuko direla adierazi dute udaletik.

Publicidad

Aztertu diren zuhaitzak, dimentsio handikoak dira eta hauen arrisku maila neurtzeko burutu dira azterketak. Zuhaitzez gain, ingurua ere neurtu eta aztertu dute.

Torre etxeko sequoiadendron giganteum, Igarondo igerilekuko salix babylonica eta Txomenarenako eta Pilarreneako lorategietako zuhaitzak izan dira azterturikoak eta hauetako batzuk, 100 urtetik gora dituzte.

Aste batzuk barru, Doctor Arbol enpresak, emaitzak pasako dizkio udalari eta hauen arabera, erabakiko da zuhaitzen bat moztu edo bestelako neurriren bat hartu behar den, beti ere herritarren segurtasuna bermatzeko.

Gaztetxea

Idiazabalgo Gaztetxeak, bere 21. urteurrena ospatuko du hilabete barru. Oraindik, urteurren festarako egitaraua publiko egin ez duten arren, prestaketa lanetan dabiltza.

Urteurren festa dela eta kamiseta berriak aterako ditu Izalgo Gazte Asanbladak eta hauek eskatzeko azken eguna bihar izango da. Eskariak, sare sozialen bitartez egin beharko direla adierazi dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad