Idiazabal
40 urte mendizaletasuna sustatzen IdiazabalenSecciones
Servicios
Destacamos
Idiazabal
40 urte mendizaletasuna sustatzen IdiazabalenJ. Z.
IDIAZABAL.
Viernes, 10 de enero 2025, 20:24
Idiazabalgo Kirol Elkarteko Mendi Saila 40. urteurrena ospatzen ari da, 1984ko abenduan egindako batzar batean sortu zenetik. Lau hamarkadatan zehar, mendizaletasuna bultzatu eta mendiaren inguruko jarduerak antolatzeko lan nekaezina egin du taldeak. Urteurrenaren harira, mendiak emandako oroitzapenak gogora ekartzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Urteurrenaren harira, atzo ekin zioten asteburu bereziari. Arratsaldean, argazki eta mendiko material erakusketa inauguratu zuten udaletxean eta ibilaldietan ateratako argazkien proiekzia eskaini zuten. Eguna Arretxe elkartean egindako afari batekin amaitu zuten,
Biharkoan berriz, goizeko 08:00etan, mendi irteera egingo dute Aratz mendira. Aukera berezia izango da, izan ere, Mendi Sailak 1985eko otsailaren 24an antolatu zuen lehen irteera bera errepikatuko dute. Mendizale taldeak, idiazabaldarrak irteeran parte hartzera eta mendi bueltaz gozatzera gonbidatu ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.