![Idiazabal : Zazpi milioitik gorako aurrekontua izango du Idiazabalek 2023an](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202301/14/media/cortadas/79895977--1248x758.jpg)
![Idiazabal : Zazpi milioitik gorako aurrekontua izango du Idiazabalek 2023an](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202301/14/media/cortadas/79895977--1248x758.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Zazpi miliotik gorako aurrekontua izango du Idiazabalgo udalak hasi berri den 2023rako. Orokorrean, pertsonal gastuetara 1.162.360,99 euro bideratuko dira, gastu finkoetara 2.020.188,64 euro, herriko elkarteen hitzarmen eta bestelako elkarte mankomunatu eta dirulaguntzetara 586.936,75 euro eta inbertsioetara 3.365.542,80 euro. Gurutze Berri auzoko urbanizazioa izango da aurrekontuan pisu gehien duen proiektua 2.720.542,80 eurorekin. Udalak, 2022an, obra hauei aurre egiteko 830.800 euroko laguntza lortu zuen Erein laguntzen bidez, proiektuaren %30a. Honez gain, lanen kostuaren %7 Gipuzkoako Urakek hartuko du bere gain.
Baina Gurutze Berriko berrikuntza lanez gain, herri gunean eta Kale Nagusian bereziki, espaloi konponketak egiten jarraitzeko 30.000euroko partida gorde da. Asfaltatze lanak ere aurreikusi dira, Iruingoenerako bidea, Komentu pareko errepidea, Haurreskolako igoera eta Guardi poligonoko Aierbera doan bidea konponduko dira. 50.000 euro gorde dira asfaltatze lanetarako.
Eraginkortasun energetikoa hobetu eta kontsumoa murrizteko helburuarekin, kiroldegiko teilatuan eguzki plakak jartzeko proiektua garatzeko asmoa du udalak, eta honetarako 53.000 euro gorde dira. Bestalde, herriko argiteria led sistemara aldatuko da hainbat kaletan, 330.000 euro bideratu direlarik proiektu honetara. Auto elektrikoen kargarako puntua ere jarriko da Arretxeko aparkalekuan, 5.000 euroko aurrekontua izango du.
Landa eremuari dagokionean, auzotarrek beraiek, udalarekin egindako bileretan egin zituzten ekarpenak aintzat hartuta, Urbizu auzoa ur-sarera konektatzeko lanak egitea aurreikusten da, halako lanetarako Gipuzkoako Uraketik egiten den ekarpenaz gain, Lan Hidraulikoetako departamentutik ere laguntza jasotzea espero da. Gainera, udalak intereseko diren lursailen erosketarekin jarraitzeko asmoa du, 10.000 euro gorde dira, eta larre publikoen hobekuntza lanetarako beste 40.000 euro. Auzo eta mendi bideen hobekuntza lanek ere partida garrantzitsua izango dute. Goimenen bidez bide bazterrak garbitzeko zerbitzura 25.000 euro bideratu dira eta bideak konpontzeko beste 30.000 euro.
Hezkuntza alorrean, herri eskolan estalpe edo portxe bat egiteko asmoa dago eta 80.000 euro aurreikusi dira. Honez gain, eskola inguruko sagastian aisi gunea egiteko 40.000 euro.
Kultur arloan, aspaldiko eskaera den etorkizuneko kultur etxe berria sortzearen erronkari heldu nahi zaio, horretarako lehen diseinuan aurrerapausoak eman nahi dira herritarren eta kultura arloko eragileen partaidetzarekin. Kultur etxe eta plaza inguruaren etorkizuneko diseinurako 15.000 euro gorde dira.
Bestalde, udalak herriko eragile diren elkarteekin elkarlanean jarraituko du hitzarmenen bidez. Guztira 133.000 euro bideratuko dira kultura, euskara, aisialdi eta kirol arloko herriko ekimenei laguntzeko. Udalak ere, herri bizitza indartzeko kultur eta aisialdi programazioa indartzen jarraitu nahi du, baita zerbitzu eta ikastaroak zabaltzen ere, eta horretara 347.000 euro bideratuko ditu. Kirol arloak 147.000 euroko aurrekontua izango du.
Gizarte politikei dagokionez, Pilarreneako balioanitzeko zentrora eta etxez etxeko zerbitzura 464.000 euro zuzenduko dira. Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko, desgaitasuna duten adin txikikoen dirulaguntzetara eta familia eskuhartzeek 76.000 euroko partida izango dute. Berdintasun arloak 9.000 euroko partida izango du, Berdintasun Plana garatzen jarraitu eta Ahalduntze eskolarako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.