Borrar
Udal langile eta suhiltzaileak eroritako adarrak jasotzen. I.A.
Zuhaitz erorketak haizetearen ondorioz

Zuhaitz erorketak haizetearen ondorioz

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL

Lunes, 24 de octubre 2022, 22:59

Asteburu honetan izan diren haize boladek, zenbait kalte utzi dituzte herrian. Horietako bat, Arizkorreta futbol zelai pareko zuhaitz batekin izan da. Zuhaitzetako baten adarrak, errepidera erori ziren eta hauek, ibilgailuen joan etorria oztopatzen zuten. Goizean zehar, udal langileek eta suhiltzaileek errepidea garbitu eta zirkulazioa martxan jarri zen eguerdirako.

Areto futbola

Idiazabal Bai Reformaseko senior mutilek, etxean jokatu dute pasa den asteburuan. Ostiralean, gaueko 22:30ean izan zen partida Idiazabalgo Zelaako kiroldegian eta Donostiako Martutene La Terraza izan zuten aurkari. Ligako 4. Jardunaldi honetan, Donostiara joan zen garaipena, 3 eta 8ko emaitza batekin. Etxekoen golak, Alex Anduagak, Imanol Irazustabarrenak eta Eneko Garmendiak egin zituzten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuhaitz erorketak haizetearen ondorioz