
Tolosa Goierri
Igandean burutuko den auzolanean parte-hartzeko azken deiaSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Igandean burutuko den auzolanean parte-hartzeko azken deiaJ. ZABALA
ATAun.
Martes, 25 de marzo 2025, 20:03
Igande honetan, martxoaren 30ean, auzolana egingo da herrian, eta gaur amaituko da bertan parte hartzeko izen-emate epea. Herritarrek bi talde ezberdinetan parte hartu ahal izango dute, ingurua garbitzeko eta txukuntzeko lanetan lagunduz.
Lehen taldea goizeko 08:30ean abiatuko da San Martingo plazatik. Parte-hartzaileek Iturrioz inguruko meategiak leheneratzeko eta zaborra biltzeko lanak egingo dituzte. Bigarren taldea, berriz, 09:00etan elkartuko da eskola atarian, eta Astigarraga eta Arrondon txukunketa lanetan arituko da. Talde honek hainbat zeregin izango ditu, hala nola zaborra jasotzea, eskolako hare-kutxak betetzea eta barandak margotzea. Jarduera hau txikienentzat aproposa izango da.
Auzolanean parte hartu nahi dutenek galdetegia bete behar dute, herriko WhatsApp taldean partekatu den estekaren bidez. Izena emateaz gain, hamaiketakoa antolatzeko lagungarria izango da erregistroa.
Bestela ere, udaletxera deituta (943 18 00 11 telefono zenbakian) edo pertsonalki bertaratuta ere, berta izena emateko aukera egongo da.
Udaletik gogoratu dute berebiziko garrantzia duen auzolanean parte hartzeko, ez dagoela adin tarterik, eta bizilagun guztien laguntza ongietorria dela herria behar bezala manten-tzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Horarios, consejos y precauciones necesarias para ver el eclipse del sábado
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.