'Bata zu eta bestea ni' antzerkiaren emanaldiko irudi zaharra. Inaxio Begiristainen argazki bat. DV
Altzo

Inaxio Begiristainen 'Bata zu eta bestea ni' antzerkia taularatuko dute bere jaioterrian

Batzarremuñon eskainiko dute antzezlana bihar. Sarrerak doan banatu dira Ostatuan

AMAIA NÚÑEZ

Altzo.

Domingo, 11 de diciembre 2022, 00:03

Aurten ehun urte bete dira Inaxio Begiristain euskaltzale eta idazlea jaio zela. Altzon jaioa, Alegiara ezkondu eta bertan eman zuen bizitza guztia. CAF lantegian lan egin bazuen ere, hortik kanpora hainbat ekimen jarri zituen abian, besteak beste, txistuak egitea, baita artikuluak eta antzerkiak idaztea.

Publicidad

Alegian 1980. urtean sortu zuen Intxurre Antzerki taldea, eta hiru urte beranduago 'Bata zu eta bestea ni' antzezlana idatzi zuen. Lan horrekin Azpeitiko I.go Antzerki Topaketako lehen saria irabazi zuten eta hurrengo urtean Eusko Jaurlaritzak antzerki gidoi egokienaren saria eman zion Antzerti Zerbitzuaren bidez. Aurten, Alegiako antzerki taldea berriro elkartu da, Begiristainen obra beste behin erakusteko.

Alegian aurkeztu ondoren, Altzon, Begiristainen jaioterrian ere antzezteko aukera sortu zen. «Hasiera batean zati bat bakarrik egitea zen ideia, baina azkenean osoa eskainiko dugu», dio Felix Irazustabarrena, urteurrenerako taldea berreskuratzeko ideia izan zuenak.

1980. urtean sortu zuen Intxurre Antzerki taldea, eta hiru urte beranduago 'Bata zu eta bestea ni' antzezlana idatzi zuen

Felix Irazustabarrena talde hartako kideetako bat zen. Intxurre elkartea sortu zeneko berrogeita hamargarren urteurreneko ekitaldien harira, Begiristain ere bertan izan behar zela erabaki zuten, Intxurreko Ohorezko bazkide zenez. «Nik pentsatu nuen ondo egongo zela Inaxio ere presente egotea eta berriro taldea egitea buruan sartu zitzaidan. Hamar-hamabi pertsona behar genituen eta azkenean osatu nuen taldea gazteak animatuz», azaltzen du Irazustabarrenak. Aktoreez gain, argitzen du pertsona ugarik lagundu dutela antzezlana aurrera ateratzeko, «dekoratuak egiten, argiak jartzen eta abar», es.

Izan ere, estreinalditik hilabete batzuetara Inaxio Begiristain hil egin zen eta taldea desagertu egin zen. «1984an beste antzezlan bat egin genuen, taldeko lehen antzerkia, herrian egin zitzaion omenaldian», taldearen azken lana izan zena. Garai hartan beste obra bat prestatzen ari ziren 'Mariatxo' izenekoa, amaitu gabe utzi zuena eta estreinatu ez zena. «Nik oraindik etxean daukat ordura arte idatzita zegoena, eszenarioko irudiak eta abar», dio Irazustabarrenak.

Publicidad

Honela, Alegiko Udalaren gomendioa jarraituz, May Gorostiaga aktore eta zuzendariarekin jarri zen harremanetan, sortu berri zen taldea zuzentzeko. «Berak izugarrizko lana egin du. Buelta bat eman diogu antzezlanari eta oso ondo geratu da», dio bi bertsioetan aritu den aktore bakarrak. «Nik ezagutzen nuen antzerkia, banekien gustatuko zela, barre egitekoa delako».

Alegian hiru saio eskaini zituzten, hasieran antolatu ziren biak motz geratu baitziren. «Sarrerak agortu egin ziren eta beste saio bat jarri behar izan genuen». Altzon Batzarremuñon eskainiko dute antzezlana bihar. Sarrerak doan banatu dira Ostatuan. «Oraindik Alegiako emanaldiaren aparretan gaude. Oso ondo atera zen».

Publicidad

Erakusketa

Antzerkiaz gain, erakusketa bat ere antolatu dute Inaxio Begiristainen figura eta lana ezagutzera emateko. «Dauden argazkiekin bere historia kontatzen duten panelak egin ditugu». Horretaz gain, bere idazkiak, obraren eskuorriak, itzulpenak, bertsoak... daude ikusgai. Baita txistu batzuk ere, berak egindakoak. «Erakusketa txikia da bere bizitza zer izan zen erakusten duena. Jendeak hori gogoratzea eta jakitea nahi genuen»

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad