DV
IDIAZABAL.
Jueves, 18 de octubre 2018, 00:19
Euskarazko Literatura Itzulpenik onena Irene Aldasorok (Idiazabal, 1955) Emily Brönteren 'Gailur Ekaiztsuak' eleberriarekin egin duen lana da. Erein eta Igela argitaletxeek 'Literatura Unibertsala' bildumaren barruan argitaratutako lanen merezimenduak aipatzerakoan, epaimahaiak nabarmendu du «2017an argitaraturiko hainbat euskarazko literatura itzulpenen kalitate onak are gehiago gailentzen duela Irene Aldasororen itzulpen-lanaren bikaintasuna».
Publicidad
«Erlojugile saiatuaren lanarekin» konparatu du Irene Aldasorok Emily Brontëren nobela euskara-tzean eginikoa: «XIX. mendeko Yorkshireko paramoetako unibertsoa euskaraz biziarazteko, lortu du egitura konplexuak, esan nahi baita esaldi konplexu eta luzeak, erraz ibiltzea, irakurlea konplexutasunaz ohartu gabe; lortu du irakurleak bereizi ahal izatea pertsonaien hizkuntz erregistro desberdinak (are Joseph morroiaren erregistro dialektala), irakurketa trabatu gabe, hizkera bizi eta sinesgarrian; ez da lorpen makala, XIX. mendeko Ingalaterra viktoriarreko erreferentzia kulturalak euskal irakurlearentzat zehaztasunez ematea, lanean zehar baliabide desberdinak txandakatuz».
Eider Rodriguez, Kepa Altonaga eta Karmelo C. Iribarren izan dire beste sarituak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.