
Tolosaldea
Ixabelen bidea familian egiteko prestSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosaldea
Ixabelen bidea familian egiteko prestArrialdetik joaten zen Juan Martin euskara ikastera 'Kutsidazu bidea Ixabel' eleberrian, urte batzuk lehenago Joxean Sagastizabalek Hernialdetik Alkizara egiten zuen ibilbidean oinarritua. Mendi bide hori familian egiteko seinalizatu dute eta eleberriaren izena eman diote. Ostiral honetan aurkeztu zuten Hernialden ibilbide berria, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismoa, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak; Azahara Domínguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde diputatuak; Joxean Sagastizabal Errazu 'Kutsidazu bidea, Ixabel' eleberriaren idazleak; Iñaki Irazabalbeitia Alkizako alkateak; Luis Arana Hernialdeko alkateak; eta Angel Martinez de Rituerto Tolosaldea Garatzeneko lehendakariak.
Bi herriak lortzen dituen herri-bide hori, beste sei ibilbide tematiko eta orientazio ibilbide batekin batera, gida batean argitaratu du Tolosaldea Garatzen agentziak. Euskal kultura eta nortasuna nabarmentzea du helburu liburuxka berriak, eskualdearen ezagutza eta ingurugiroarekiko errespetua sustatuz. «Euskara eta landa bizitza balioetsi nahi izan ditugu proiektu honekin eta gure kultura baloratzen duten bisitariak erakartzekko helburua du», azaldu zuen Martinez de Rituerto agentziako lehendakariak.
Martxoak 22, larunbata
10 30. Bisita gidatua Alkizatik Hernialdera.
19 00. 'Kutsidazu bidea, Ixabel' antzezlana. Alkizako Elizan.
Martxoak 29, larunbata
10 30. Bisita gidatua Hernialdetik Alkizara.
Apirilak 5, larunbata
10 30. Bisita gidatua Alkizatik Hernialdera.
Apirilak 5, larunbata
10 30. Bisita gidatua Hernialdetik Alkizara.
'Kutsidazu bidea, Ixabel' antzezlana Hernialden.
Apirilak 28, ostirala
18 30. 'Gure genealogia euskaltzaleak XVI.mendetik XX-era. Alkizatik Euskal Herrira' hitzaldia bertsoz lagunduta. Haritz Azurmendi eta Oihana Iguaranen eskutik.
Proiektua duela bost urte sortu zen ideia bezala eta aurrera ateratzeko erakunde ezberdinen arteko elkarlana balioan jarri zuen Iñaki Irazabalbeitia Alkizako alkateak. Izan ere, Europako Next Generation funtsen finantzioazioari esker eraman da aurrera Tolosaldeko Turismo Jasangarriaren Planaren baitan, eta Euskadiko Helmugako turismo-jasangarritasuneko lurralde-planarekin lerrokatuta. Tolosaldean 2 milioi euroko inbertsioa suposatu dute fondo hauek, Javier Hurtado sailburuak gogoratu zuenez.
Aurkezpeneko momenturik hunkigarriena Josean Sagastizabalen adierazpena izan zen. Duela ia 50 urte, «esaktamente aspaldi» berak esan zuen moduan, 'kalekume' izendatzen zituzten haiek euskara ikasteko edo praktikatzeko proiektua jarri zen martxan. Bera Hernialdeko Goienetxe baserrian «ateak guztiz ireki eta senide bat bezala» hartu zuten, lehen aldiz herrira iritsi zenean 19 urte besterik ez zituenean. Alkizan zegoen eskolarako bidea egitean «Txanogorritxo bezala» sentitzen zela onartu zuen atzo. Ostiral honetan, bere bosgarren liburuaren izena eramango duen ibilbidearen estreinaldian, guztiz eskertu zituen «kontakizun goxo hartan parte hartutakoei».
Hernialdetik Alkizarako bidea, baita eskualdean seinalizatu dituzten beste zazpiekin batera, turismo jasangarriko eredu izendatu zituzten. «Gure lurraldearen bihotza ezagutzeko aukera emango diguten hainbat ibilbide, inguratzen gaituen naturarekiko, landa-ingurunearen ezaugarri diren lasaitasun eta bakearekiko, eta, jakina, gure kulturarekiko, tradizioekiko eta jendearekiko errespetu absolututik abiatuta», adierazi zuen Azahara Dominguez diputatuak.
Ibilbideak 4,4 kilometroko luzera du eta familian egiteko prestatu dute. Hiru geldiune diseinatu dira, eleberriko hiztegi eta bestelako erreferentziak nabarmentzen dituztenak. Bidea osatzeko seinaleko ikurrak ere eleberriari egiten dio erreferentzia: lauhortza. Hernio-Gazume mazizoaren ikuspegiaz gozatzeko aukera ematen du, baita Mandabe errekaren ibarrean landutako baserri-paisaiaz.
Gainera, 'Kutsidazu bidea, Ixabel' bidea ezagutzera emateko bisita gidatuak antolatu ditu Tolosaldea Garatzenek. Hauetan parte hartzeko tokia erreserbatzea ezinbestekoa izango da, 25 pertsonentzako plazak egongo baitira bakoitzean. Erreserba Tolosaldeko Turismo bulegoetan egin beharko dira, edota 943.697.413 telefonora deitu edo whatsapp mezua idatzita, edo tour@tolosaldea.eus helbidera idatzita. Bisita gidatuez gain, antzezlana ere eskainiko da bi herrietan eta genealogiaren inguruko hitzaldia ere eskainiko dute Haritz Azurmendik eta Oihana Iguaranek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Premios a las mejores campañas publicitarias de España
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.