![Julen Iztueta anoetarrak collageen erakusketa jarri du Hamburgon](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202108/21/media/cortadas/67008092-U30953721244BM-U150297659761SeG-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
![Julen Iztueta anoetarrak collageen erakusketa jarri du Hamburgon](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202108/21/media/cortadas/67008092-U30953721244BM-U150297659761SeG-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
NÚÑEZ
anoeta.
Sábado, 21 de agosto 2021, 00:13
Alemaniako Hamburgo hirian 'Art off Hamburg' erakusketa kolektiboa antolatu da, eta azken astean bertan ikusi ahal izan dira Julen Iztueta anoetarraren lanak. 'Ispilu hutsak' izenburupean, begirada autoreflexiboa proiektatzen dute lanek gorputz hautsi eta zatikatuen bitartez. Iztuetak Arte Ederrak ikasi zituen eta, egun, diseinatzaile grafikoa eta Pompeu Fabra unibertsitateko TecnoCampusean irakaslea da Bartzelonan.
Iztuetaren erakusketa berrogeita hamar collagez osatuta dago, denak pandemia garaian sortutakoak. «Azken urte eta erdi honetan murgildu naiz collagean eta, egia da, konfinamentua oso momentu interesgarria izan dela niretzat. Alde batetik, denbora gehiago izateagatik eta, bestetik, on egin didalako zeregin honetan murgiltzeak», azaltzen du Iztuetak.
Astebetez egon dira ikusgai Hamburgoko kaleetan, gaur larunbata da azken eguna, eta «oso harrera ona» izan dute. Egunotan Iztueta bera Hamburgon da erantzuna lehen pertsonan jasotzen. «Elkarrizketa oso interesgarria sortu dela esan daiteke Hamburgoko kaleetan ikus daitezkeen bestelako kartelekin, baita hiritarrekin ere».
Collageetan gorputz atal hautsiak eta giza irudiak nagusi dira. «Arte Ederretako karreran egindako lehen proiektuetatik, nire identitatearen eraikuntzari buruzko gogoeta landu izan dut. Prozesu horretan, genero eta maskulinitateei buruzko irakurketak funtsezkoak izan dira. Nire sormena nire esperientzia propioan eta sentitzeko moduan oinarritzea garrantzitsua dela uste dut».
Irudiak etxean gordeta dituen aldizkarietatik lortzen ditu. «Momentuoro milaka irudiz inguraturik gauden mundu honetan hauek puskatu eta berrerabiltzea nahiko erreakzio naturala dela uste dut», aitortzen du Iztuetak.
Egungo baliabide teknologikoen aurrean, lan guztiak eskuz sortu ditu. «Paperarekin eta eskuak erabiliz lan egitea gustuko dut. Nere egunerokotasunean ordenagailua asko erabiltzen dut eta collagean murgiltzeak dinamika horrekin puskatzea ahalbidetzen dit», dio, «nire ustez prozesua eta emaitza asko aberasten ditu». Lanak bukatutakoan digitalizatu egiten ditu, eta sare sozialetan partekatzen ditu.
Hain zuzen ere, Hamburgon erakusketa jartzeko aukera sare sozialen bidez iritsi zitzaion Julen Iztuetari. «Instagrameko nire kontuan (@juleniztueta) collageak igotzen joan naiz denbora honetan. Horrek beste argazkilari eta bestelako sortzaileekin kontaktuan jartzea ahalbidetu dit. Honela, Hamburgoko galeria batean lan egiten duen argazkilari batekin hitz egiten hasi nintzen eta berak egin zidan proposamena».
Erakusketak nazioartean ere izan du oihartzuna eta horren adibide da Shangayko aldizkari batean 'Ispilu hutsak' erakusketari eskaini zioten erreportajea. «Gaur egun sareek honelako sorpresak ematen dizkizute. Bat batean Shangayko aldizkari batetatik kontaktuan jarri ziren nire lanari buruzko elkarrizketa bat egiteko. Inoiz ez dakizu noraino iritsi daitekeen elkarrizketa hori baina hortxe dago ulertzen ez dudan hizkuntza batean partekatua», dio.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.