Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Elduaingo Ostatuko jatetxeko jangela eta sukaldea, handia eta guztiz prestatua, erabiltzeko prest dagoena. ARGAZKIAK NÚÑEZ
Kontseju taberna-jatetxearen kudeaketa lehiaketara atera du Elduaingo Udalak

Kontseju taberna-jatetxearen kudeaketa lehiaketara atera du Elduaingo Udalak

Terraza txiki bat ere egin diote eraberritze lanen baitan

AMAIA NÚÑEZ

elduain.

Domingo, 4 de diciembre 2022, 00:04

Azken hilabeteetan egindako eraberritze lanen ondoren, Elduaingo Udalak lehiaketa bidez esleituko du Kontseju taberna-jatetxea. Instalakuntza berrituez gain, terraza txiki bat ere badu orain, udaletxean igogailua jartzeko egin beharreko obrak aprobetxatu eta honen inguruan egin dena.

Taberna-jatetxeak sukalde guztiz berria du, jangela, biltegia, komuna publikoak, baita etxebizitza ere. Horregatik bertan lanean hasten denak «ez du inbertsio handirik egin beharko eta alokairu sinbolikoa jarri dugu». Kudeatzaile berriak alokairua doan izango du lehen sei hilabetetan eta ondoren hilean 150 euro izango da, BEZ kanpo. Era berean, arduradun berriek 1.000 euroko behin-betiko bermea jarri beharko dute. Izan ere, Kontsejuak «bi urte daramatza itxita eta orain egin diren berrikuntzei esker berriz martxan izatea nahi da».

Interesa dutenek Kontsejua ikusteko aukera dute eta udaletxean bertan eska daiteke pleguen kopia. Horretarako, Elduaingo Udalarekin jarri behar da harremanetan udala@elduain.eus helbidera idatziz edo 943 68 31 21 telefonora deituz goizen, 9:00etatik 13:00etarako ordutegian.

Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 26an amaituko da eta ondoren, aurkeztu diren guztien artean baldintzetara «gehien egokitzen den proiektua» aukeratuko dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kontseju taberna-jatetxearen kudeaketa lehiaketara atera du Elduaingo Udalak