Borrar
GPS bidez koordenatu zehatzak emango dizkiote mugarri bakoitzari.
Landa-lurzoruko lursailak topografikoki mugatuko ditu Zizurkilgo Udalak

Zizurkil

Landa-lurzoruko lursailak topografikoki mugatuko ditu Zizurkilgo Udalak

Muga eta mugarriei GPS koordenatu zehatzak emango zaizkie eta aurten 3. poligonoko lursailekin abiatuko da proiektua

Amaia Núñez

Zizurkil

Miércoles, 29 de enero 2025, 20:40

Landa-lurzoruko lursailak topografikoki mugatzeko proiektua jarriko du martxan Udalak aurten. Izan ere, azken urteetan gaiaren inguruko lurjabeen edo beraien oinordekoen ezagutza falta sumatu du udalak, eta horrek mugak nahastea eta desagerraraztea ekarri du kasu batzuetan. Ondorioz, «mendiaren zaintza eta landa munduaren kontserbazioa kaltetu» egiten direla nabarmendu dute.

Arazo horri irtenbidea emateko, Zizurkilgo landa-lurrak topografikoki mugatuko ditu Udalak. Guztira 251 hektareako hedapena dute, 209 lursailetan banatuta. Eremuaren zabalera dela eta, fase ezberdinetan egingo da proiektua. Aurten hasiko dituzte lanak, 3. poligonoko lursailekin. Datozen urteetan gainontzeko sailak egiten joango dira. Mugarri bakoitzari GPS koordenatu zehatzak emango dizkiete eta dena digitaldi erregistratuta geratuko da.

Jabeekin bilerak

Horrela proiektuaren xehetasunak azaltzeko bi bilera egingo ditu Udalak jabeekin datorren otsailaren 11n. Egun horretan 3. poligonoko jabeei aurkeztuko zaie proiektua. Bi bilera egingo dira Iriarte Kultur Etxean, 11:00etan eta 17:00etan.

Denera 71 lurjabetik gora identifikatu dituzte eta beraien lankidetza «ezinbestekoa» dela nabarmendu dute, ekimena aurrera atera ahal izateko. Parte hartzea borondatezkoa da eta, edonola ere, lurjabeei ez die inolako gastu ekonomikorik eragingo. Hala ere, neurketa topografikoak egin aurretik mugak garbitzea, mugarriak identifikatzea eta mugakideekin adostasunak lortzea ezinbestekoa izango da. «Auzokideen artean adostasunik ez badago, ezin izango da proiektua gauzatu», adierazi dute Udaletik.

Lanak amaitutakoan, jabeei mugak eta mugarriak jasotzen dituzten planoak emango zaizkie. Horrez gain, beharrezkoa izanez gero, Katastroko datuak eguneratuko dira.

Pandero emanaldia

Loatzo Musika Eskolako ikasleek pandero emanaldia eskainiko dute ostiral honetan, urtarrilaren 31n. Ekitaldia 19:00etan izango da Zimiterioan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Landa-lurzoruko lursailak topografikoki mugatuko ditu Zizurkilgo Udalak