Tolosa Goierri
Landarbaso abesbatzaren kontzertuak emango dio hasiera Gabonetako agendariSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Landarbaso abesbatzaren kontzertuak emango dio hasiera Gabonetako agendariIgande honetan abiatuko da Lizartzako Gabonetako egitarau berezia, Udalak herriko talde eta eragileekin batera antolatu duena. Landarbaso abesbatzaren kontzertuak emango dio hasiera programazioari. Arratsaldeko 19:30ean, elizan Eguberrietako emanaldi berezia eskainiko du Errenteriako abesbatzak.
Biharamunean, astelehenean, herriko haurrek antzerki emanaldia eskainiko dute, 17:00etan, udal aretoan, eta jarraian, talo tailerra egingo da Lizatzako Ostatuan.
Eguberri bezpean, hilak 23an, ohitura den bezala, herritarrak Gabon-eskean aterako dira baserriz baserri. Goizeko 9:00etan abiatuko dira Joxe Mariko aparkalekutik. Arratsaldean, berriz, 18:00ak aldera iritsiko da Olen-tzero Lizartzara. Ongi etorri ekitaldian Hostotsa abesbatzako eta Otsolar dantza taldeko kideek parte hartuko dute.
Egun batzuetako atsedenaren ondoren, abenduaren 28an, bertso-saio musikatua egongo da 19:00etan elizan. Bertan, Ohiana Iguaran, Alaia Martin eta Maialen Akizu bertsolariak arituko dira, Aimar Karina gai-jartzailearekin eta Garikoitz Otamendi eta Isaak Arruti musikariek lagunduta.
Abenduaren 30ean, astelehena, marrazki-lehiaketa eta mahai-jokoak antolatuko dira 17:00etatik aurrera Ostatuan. Gainera, urteko azken egunean, ohitura den bezela, San Silbestre krossa antolatuko da, arratsaldeko 16:30etik aurrera. Haurrek ibilbide laburra osatu beharko dute, eta helduek ibilbide berria osatu beharko dute, 5,5 kilometrokoa.
Urteari hasiera emateko, aurten ere Otsabiora igoera antolatu da, 9:30etik plazatik abiatuta. Urtarrilaren 2an, berriz, puzgarriak egongo dira pilotalekuan arratsaldeko 16:30etik aurrera. Urtarrilaren 5ean, berriz, Erregeen etorrera egingo da, Otsolarko dantzarien laguntzarekin, 19:00etatik aurrera pilotalekuan.
Eskolako komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta gurasoak Gabon kantak abestuko dituzte gaur . Goizeko 10:00etatik aurrera herriko kaleak alaituko dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.