Tolosa Goierri

Landarbaso abesbatzaren kontzertuak emango dio hasiera Gabonetako agendari

Ostiral honetan eskolako komunitateko kideek Gabon kantak abestuko dituzte herrian zehar

Amaia Núñez

Lizartza

Jueves, 19 de diciembre 2024, 20:27

Igande honetan abiatuko da Lizartzako Gabonetako egitarau berezia, Udalak herriko talde eta eragileekin batera antolatu duena. Landarbaso abesbatzaren kontzertuak emango dio hasiera programazioari. Arratsaldeko 19:30ean, elizan Eguberrietako emanaldi berezia eskainiko du Errenteriako abesbatzak.

Publicidad

Biharamunean, astelehenean, herriko haurrek antzerki emanaldia eskainiko dute, 17:00etan, udal aretoan, eta jarraian, talo tailerra egingo da Lizatzako Ostatuan.

Eguberri bezpean, hilak 23an, ohitura den bezala, herritarrak Gabon-eskean aterako dira baserriz baserri. Goizeko 9:00etan abiatuko dira Joxe Mariko aparkalekutik. Arratsaldean, berriz, 18:00ak aldera iritsiko da Olen-tzero Lizartzara. Ongi etorri ekitaldian Hostotsa abesbatzako eta Otsolar dantza taldeko kideek parte hartuko dute.

Egun batzuetako atsedenaren ondoren, abenduaren 28an, bertso-saio musikatua egongo da 19:00etan elizan. Bertan, Ohiana Iguaran, Alaia Martin eta Maialen Akizu bertsolariak arituko dira, Aimar Karina gai-jartzailearekin eta Garikoitz Otamendi eta Isaak Arruti musikariek lagunduta.

Abenduaren 30ean, astelehena, marrazki-lehiaketa eta mahai-jokoak antolatuko dira 17:00etatik aurrera Ostatuan. Gainera, urteko azken egunean, ohitura den bezela, San Silbestre krossa antolatuko da, arratsaldeko 16:30etik aurrera. Haurrek ibilbide laburra osatu beharko dute, eta helduek ibilbide berria osatu beharko dute, 5,5 kilometrokoa.

Urteari hasiera emateko, aurten ere Otsabiora igoera antolatu da, 9:30etik plazatik abiatuta. Urtarrilaren 2an, berriz, puzgarriak egongo dira pilotalekuan arratsaldeko 16:30etik aurrera. Urtarrilaren 5ean, berriz, Erregeen etorrera egingo da, Otsolarko dantzarien laguntzarekin, 19:00etatik aurrera pilotalekuan.

Publicidad

Gaur Gabon kantak

Eskolako komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta gurasoak Gabon kantak abestuko dituzte gaur . Goizeko 10:00etatik aurrera herriko kaleak alaituko dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad