Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
LH 5. eta 6. mailako ikasleak sari banaketan
Lardizabal Eskolak irabazi du publikoaren saria Arnasetik bideosormen lehiaketan
Zaldibia

Lardizabal Eskolak irabazi du publikoaren saria Arnasetik bideosormen lehiaketan

4.200 bozka baino gehiago jaso zituen herriko gazteek sortutako 'Txokorako bidean' lanak

Viernes, 29 de noviembre 2024, 17:30

Ostegunean Bergarako Seminarixoan egin zen Arnasetik bideosormen lehiaketaren hirugarren edizioaren sari banaketa ekitaldia, eta Lardizabal herri eskolako LH6 mailako ikasleak izan ziren protagonista. Ikasleek, 'Txokorako bidean' izeneko bideoari esker, publikoaren saria eskuratu zuten, ikus-entzuleen botoekin erabakitako garaikurra lortuz.

Osinberde ur-jauzian grabatutako bideo honek ikusleak liluratu zituen, eta horren erakusgarri dira jasotako 4.200 bozka baino gehiago. Publikoaren sariari esker, 500 euroko balioa duten bonuak jaso dituzte, hainbat aisialdi-esperientzietan gastatzeko, hala nola IrriSarri Land, Gure Zirkua, Durangoko Azoka, eta ihes-gelak, edo baita Goazen! eta Irabazi Arte! telesailen merchandising produktuak erosteko ere.

Ekitaldia Amaia Ruiz de Galarreta eta Esti Curiel aurkezleek gidatu zuten, eta sari banaketan hainbat ordezkari nabarmenek parte hartu zuten, besteak beste, Martin Aramendi Ataungo alkateak, eta Aitor Aldasoro, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak, esaterako. Haiekin batera izan ziren ere Paula Kasares, Nafarroako Gobernuko Euskarabidearen zuzendaria.

Ekimenak bistan utzi du euskal gazteen sormena eta ikus-entzunezko gaitasuna sustatzeko duen garrantzia, eta Bergaran bildu ziren ikusle ugari liluratuta geratu ziren aurkeztutako lanekin. Arnasetik lehiaketa, Arnas Gara ekimenaren barruan, euskararen sustapena eta erabilera arnasguneetan indartzeko helburuarekin antolatzen da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lardizabal Eskolak irabazi du publikoaren saria Arnasetik bideosormen lehiaketan