Lazkaotarrak jai giroan murgildu dira igande honetan Basherri Eguna ospatzeko, eta bertako zein kanpoko herritarrek festaz, produktuez eta gerturatutako abereez gozatu dute goiz osoan zehar. Eguzkia lagun, goizeko 10:00etan abiatu da jaia, azokaren irekierarekin. Artisautza eta ganadu postuek jendetza erakarri dute, plaza jendez betez. ... Bertako produktuak eta eskuz egindako artisautza nabarmendu dira azokako postuetan, bisitarien interesa erakarriz.
Publicidad
Eguneko unerik aipagarrienetako bat 13:00etan iritsi da, bertaratutako ekoizleek haien porduak zozkatu baitituzte frontoian, jendetza zabala bilduz. Irabazleek sorpresa ederra eraman dute etxera, erosketa-bonoz beteriko saski bana irabazita.
Musika ere ez da falta izan jaialdian, Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilariek giroa alaitu baitute euren doinuekin. Egunak herritarren arteko elkartasuna eta komunitatearen indarra sustatzeko balio izan du, bertako ohiturak ospatuz eta gaztetxo zein helduen begiradak ganaduarengana gerturatuz. Txerriak, antzarrak, ahuntzak, zaldiak eta bestelakoek plaza hartu dute, eskaintza zabala gerturatuz.
2012an antolatu zuten lehen aldiz Basherri Eguna Lazkaon San Migel jaiaren baitan. Egun handia izaten da hauxe lazkaotarrentzat eta jai eguna osatzeko, herriko baserritarrei protagonismoa ere eman nahi izan zitzaien. Lazkaotarrei herriak duen landa-ondarea ezagutaraztea zen xedea, «kaletarrentzat» askotan ezezaguna dena hain zuzen. «Lazkaon zer baserri ditugun ezagutarazteaz gain, baserri bakoitzean zer ekoizten den ere ezagutarazi nahi dugu», azaldu zuten orduan udal ordezkariek .Nahiz eta errezeloren bat edo beste izan -batez ere animaliak herrira «jaisteak» ekar zitzakeen zailtasunengatik-, ideia ondo hartu zuten baserritarrek eta proposamena aurrera atera zen.
Publicidad
Orduz geroztik pandemia garaian soilik egin du huts uda amaierako agendan leku finkoa topatu duen jai honek. Dagoeneko ez da San Migel egunean antolatzen -bakoitzak bere protagonismoa du horrela-, baina horrek ez dio erakargarritasunik kendu, igande honetan argi geratu den moduan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.