Borrar
Herriko pertsona edadetuen parte-hartzea nabarmendu nahi izan dute.
Abian zahartzaroaren etorkizuna diseinatzeko inkesta
Ataun

Abian zahartzaroaren etorkizuna diseinatzeko inkesta

55 urtetik gorako ataundarren parte-hartzea deitu dute zahartzaro eredu kolektibo bat eraikitzeko

Miércoles, 4 de diciembre 2024, 17:01

Udalak herritarren laguntza eskatu du zahartzaroan oinarritutako proiektu publiko-komunitario bat sortzeko. Helburua da herriaren zahartzaro eredua modu kolektiboan eraikitzea, herritarren iritziak eta ekarpenak kontuan hartuz. Horretarako, 55 urtetik gorako ataundarrentzat inkesta bat prestatu dute, proiektuaren oinarriak herritarren beharren eta ikuspegiaren arabera finkatzeko.

Inkesta betetzeko hainbat aukera eskaini dira herritarren parte-hartzea errazteko. Online formatuan bete nahi dutenek, udalaren Whatsapp kanalean eskainitako estekan sakatu beharko da zuzenean erantzuteko. Gainera, nahiago dutenek telefonoz ere egin dezakete, 633 432 889 zenbakira deituz. Horrez gain, inkesta paperean betetzea nahi dutenentzat inprimakiak eta postontziak eskuragarri daude Udaletxean, Atseden Tokian eta herriko mediku kontsultetan.

Herritar guztiei gonbidapena luzatu zaie galdetegia betetzeko, eta Udalak azpimarratu du egitasmo honek herritarren ekarpenik gabe ez duela zentzurik. «Herri erronkei elkarrekin egin behar diegu aurre,» adierazi dute. Prozesu honen bidez, Udalak zahartzaroari lotutako beharrak eta aukerak sakon ulertu nahi ditu, eredu publiko eta komunitario baten bidez adinekoen ongizatea eta autonomia sustatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abian zahartzaroaren etorkizuna diseinatzeko inkesta