Lazkao

Amalur Mendi elkarteak Entzia-Opakuara irteera antolatu du astebururako

J. Z.

LAZKAO.

Jueves, 11 de abril 2024, 20:23

Mendizale lazkaotarrak martxan dira berriro ere, eta asteburuko eguraldi onaren aurreikuspenak ikusita, irteera bat antolatu dute. Datorren igandean, apirilaren 14an, Itzala tabernan bilduko dira goizeko 07:30ean, Opakuara autoz abiatzeko.

Publicidad

Ibilbideak 4 ordu iraungo du gutxi gorabehera, eta 11 km inguruko distantzia beteko du 250 metroko desnibelarekin. Mendi bueltan zehar, bi labirinto ikusgarri bisitatuko dira: Arnoko Labirintoa eta Katarriko Labirintoa, baita gailur nabarmen batzuk ere, hala nola Peña Roja (1.067 m.) eta Txumarregi (1.098 m.).

Itzulera 13:00etatik 13:30era egingo da. Parte hartzeko edo informazio gehiago nahi izanez gero, Amalur Mendi Elkarteak amalur.me@gmail.com helbidera idaztea edo 688 60 11 86 telefonora deitzera gonbidatzen ditu interesatuak. Gogoratu dute ere ez dela beharrezkoa aurretik beste irteeretan parte hartu izana, asteburuko honetaz gozatzeko, eta lazkaotarrak gonbidatu nahi izan dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad