Borrar
Ateak ireki programako parte-hartzaileak plazan. UDALA
Ateak Ireki programako ikasleak Goierrin dira jada

Lazkao

Ateak Ireki programako ikasleak Goierrin dira jada

Datozen asteetan ikasle estatubatuarrek bertako kultura lehen pertsonan ezagutu eta euskara ikasteko aukera izango dute Goierrin

JOSU ZABALA

LAZKAO.

Viernes, 28 de junio 2024, 20:19

Lazkaoko alkateak, Kepa Zubiarrainek, Udalaren izenean, harrera egin zien aurreko asteburuan Goierriko familiei eta Ateak Ireki programan parte hartzen duten gazte estatubatuarrei. Ekimen honen helburua Euskal Herriaren eta Estatu Batuetako euskal jatorriko gazteen arteko loturak sendotzea da.

Hiru astez, euskal kulturan eta hizkuntzan murgildutako esperientzia biziko dute bisitari gazteek Goierriko familiei esker. Maizpide barnetegian euskara ikasteaz gain, euskal historian, dantzetan, musikan eta kulturan murgilduko dira.

Alkateak eskerrak eman zizkien familiei begikortasunagatik, eta aukera hori ahalik eta gehien aprobetxatzera animatu zituen gazteak, elkartruke kultural horiek lotura komunitarioak indartzeko duten garrantzia azpimarratuz.

«Aukera paregabea da gure kultura eta hizkuntza gazte amerikarrei gerturatzeko eta harreman sendoak eraikitzeko» adierazi zuen Zubiarrainek.

Lazkaok kultura eta familia loturak eta euskara sustatzeko eta indartzeko konpromisoa berresten du, Ateak Ireki programan parte hartzen duten pertsona guztientzat esperientzia aberasgarria eskainiz. Udalak ekimen honen bidez, komunitateen arteko elkarlana eta kultura trukea bultzatzea bilatzen du, bai eta gazteek euren sustraietara hurbiltzeko aukera ematea ere. Aste honetan zehar, ikasleek, beasainen eskainitako udako kurtsoetan parte hartu zuten, bertako dantza ezagutzen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ateak Ireki programako ikasleak Goierrin dira jada