Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Manex Beristain bere azken lana eskuetan duela. DV
'Azken galdera amari' liburua aurkeztuko da Lazkaon

Lazkao

'Azken galdera amari' liburua aurkeztuko da Lazkaon

Benetako historia bat oinarritzat hartuta, heriotzari eta doluari aurre egiteko lanketa egingo da aurkezpenera gerturatzen direnekin

Sábado, 4 de mayo 2024, 20:22

Manex Beristain Agirre eta Mirari Sagarzazu Sacristan idazleek idatzitako 'Azken Galdera Amari' liburuaren aurkezpena jasotzeko prestatzen ari dira lazkaotarrak. Ekitaldia maiatzaren 10ean, ostirala, arratsaldeko 17.00etan egingo da Lazkaoko Udal Liburutegian.

'Azken Galdera Amari' saioak irudimenez eta gogoetaz betetako bidaia batera gonbidatzen ditu adin guztietako irakurleak. Benetako gertakarietan oinarrituta, liburu honek giza esperientziari benetako begirada eskaintzen dio, heriotza, dolua, bakardadea, galera eta beldurra bezalako gaiak aztertuz.

Haurrak gurasoen edo tutoreen laguntzarekin joatea gomendatzen da. Aldez aurretik Udal Liburutegian izena eman beharko da taldea behar bezala antolatu ahal izateko aurkezpen egunean.

Lehen pertsonan bizitakoa

Aurkezpen saioan, liburuaren inguruan hitz egiteaz gain, protagonistek bertaratzen diren guraso zein gaztetxoekin lanketa bat egingo dute, gaia ikuspuntu natural batetik landuz, eta gure gizartean tamalez askotan bizitzen diren kasuak aztertuz. Tabuak alde batera utzita, gaia errespetuz landuko da eta herritarrak gonbidatu nahi izan dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Azken galdera amari' liburua aurkeztuko da Lazkaon