Lazkao
EH Bilduk ordenantza fiskalen ezohiko osokoaren irakurketa egin duSecciones
Servicios
Destacamos
Lazkao
EH Bilduk ordenantza fiskalen ezohiko osokoaren irakurketa egin duJ. Z.
Lazkao.
Martes, 22 de octubre 2024, 19:49
EH Bildu Lazkaok bere irakurketa plazaratu du pasa den astean ospatutako ordenantza fiskalen aparteko osoko bilkuraren inguruan, non bi gai nagusi azpimarratu zituzten: etxebizitzaren hobari eta errekarguen inguruko proposamenak eta kiroldegiko tasen igoera.
EH Bilduren ustez, herritarren arazo nagusietako bat alokairuan dauden etxebizitzen eskaintza eskasa da. Alderdiak martxoan aurkeztu zuen mozioan, Lazkao eremu tentsionatu izendatzeko eskatu zuten, etxebizitza egoerari irtenbideak bilatzeko. Orduan, alkateak iragarri zuen udal gobernuak gaiari buruzko azterketa bat abian zuela EH Bilduren mozioa aurkeztu aurretik, eta etxebizitza eskaintza indartzea zela gakoa.
Hala ere, EH Bilduk salatu du «martxoan iragarritako azterketa hori ez dela aurrera eraman, eta Ogasun Batzordeko bileretan ez dela hobarien baliagarritasunari buruzko ebaluazio sakonik egin, ezta errekarguak bezalako tresnak aztertzeko inolako asmorik ere». Hori dela eta, EH Bilduk «beste behin ere eskua luzatu dio PNVri elkarrekin diagnostiko bat lantzeko, eta ordenantzen eremua barne hartuko duen irtenbide globala esploratzeko».
Era berean, kiroldegiko tasen %20ko igoera ere kritikatu du EH Bilduk, PNVk plangintza egokirik gabe aurrera eramandako erabakia dela aipatuz. Haien arabera, kiroldegiaren kudeaketan azken urteotan izan den inprobisazioa agerian geratu da, eta beharrezkoa da kirol zerbitzuen kostuen eta finantzaketa ereduen azterketa sakon bat egitea. Horren arabera, baliabideak modu orekatua dimentsionatu behar dira herriaren beharrei erantzunez.
EH Bilduren ustez, plangintza egoki batek hainbat pauso jorratu beharko lituzke: lehenik, zerbitzuen kostuak eta finantzaketa eredua zehaztea, eta ondoren, horien arabera tasak egokitzea. Taldearen esanetan, PNVk etxea teilatutik hasi du, behar den denbora eta ahalegina eskaini gabe. Ondorioz, EH Bilduk adierazi du ezinezkoa egiten zaiela PNVren ordenantza fiskalen aldaketak onartzea, eta horregatik aurka bozkatuko dutela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.