Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Asteburuan burututako urteko batzarrean parte hartu zuten kooperatibistak eraikinaren kanpoan. BIZIOLA

Lazkao

Biziola Kooperatiba aurrera begira da jada 'Polo Kooperatiboa' proiektuarekin

Urteko batzarra egin berri dute, momentura arte egindako lana behatuz eta helburu berriak finkatuz

Miércoles, 19 de junio 2024, 20:10

Biziola Kooperatibako ia 100 bazkide bildu ziren berriki kooperatibaren urteko batzarrean. Bertan, aurreko urteko kontuak eta ekintzen memoria aurkeztu ziren, eta parte-hartzaileek urtean zehar egindako lanaren balantze positiboa egin zuten, kooperatibari urtean zehar egindako ekarpena mahai gainean ipiniz eta behatuz, datozen urteetara begira ibilbidea marrazteko.

Publicidad

Biziola Dendak iazko urtarrilean ireki zituen ateak, eta ordutik elikadura kateko katebegi ezberdinetan proiektu eraldatzaileak sustatu ditu elikadura burujabetzaren bidean pausoak emateko. Gaur egun, Goierriko kooperatibak 462 bazkide erabiltzaile eta 30 ekoizle biltzen ditu. Urte honetan zehar, hiru ekoizle berri martxan jartzen lagundu dutela adierazi dute pozez kooperatibako kideek, pixkanaka duela urte bat sortutako sarea handitzen doala azalduz, eta ekoizle berriekin ere lan egitea aurreikusten dutela gogoratuz.

Behin iaz egindakoak azaldu ostean, 2024. urterako kudeaketa plana aurkeztu zuten. Kooperatibaren ibilbidea elikaduraren lerroan aritu bada ere nagusiki, aurtengoa lerro berriak martxan jarri eta indartzeko urtea izatea nahi dute. Zentzu horretan, 'Polo Kooperatiboaren' proiektua nabarmendu zuten. 'Polo Kooperatiboa', Goierrin ekonomia sozial eraldatzailean diharduten proiek-tu eta kooperatiben topaleku eta lanleku izan dadin nahi du Biziolak, eta horren bidean pauso garrantzitsuak ematea aurreikusten dute 2024 urtean zehar, horretarako prestatutako ekintza plan bati eutsiz. Nahiz eta lan-tzen hasia den, kooperatibak hainbat ekintza burutzeko asmoa du.

Burututako bileran, kooperatibistek garrantzitsutzat jo zuten Biziola kokatuta dagoen eraikina erostea

'Polo Kooperatiboa' garatzeko ezinbestekoa da, kooperatibako ordezkarien hitzetan, gaur egun Biziola kokatuta dagoen eraikina erostea. Hain zuzen ere, hori izan zen batzarrean aurkeztu zuten azken puntua. Fabrika erosi ahal izateko finantziazio proposamen bat aurkeztu zuten, baita eskualdeko erakunde eta bestelako eragile kooperatiboekin lankidetza proposamen bat gara-tzeko ere. Aurkeztutako puntu guztiek bazkideen babes zabala jaso zuten eta onartuta geratu ziren, iazko kontuak, aurtengo kudeaketa plana, barne araudia eta erosketa prozesua martxan jar-tzeko proposamena barne.

Kooperatibako kideek pozik amaitu zuten batzarra, eta 2024an ekonomia sozial eraldatzailea sustatzeko bidean aurrera egiteko ilusioz beterik daudela adierazi zuten. Biziola Kooperatibak, bere komunitatearen indarra eta elkarlana oinarri hartuta, elikadura burujabetzaren eta ekonomia sozialaren aldeko pauso sendoak ematen jarrai-tzeko asmoa agertu zuen, aipatutako oinarrietan lan eginez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad