Parte-hartzaileak taldeka banatu ziren ideak bildu eta ekintzak proposatzeko asmoz goizean zehar. ARGAZKIAK ZABALA

Lazkao

'Denok elikatzeko ekin' jardunaldiak, elikadura osasuntsua oinarritzat hartuta

Liburu aurkezpena, lehen pertsonan bizitako testigantzak eta hainbat ekintza praktiko burutu ziren Biziolan

Viernes, 20 de septiembre 2024, 20:12

Biziolak, elikadura osasuntsurako eskubidea aldarrikatzeko eta honen inguruko hausnarketa soziala bultzatzeko, pasa den udaberrian abian jarri zuen ekimena errotu eta garatzen ari da. Elikadura-eskubidea berma-tzea ezinbesteko erronka da, eta Biziolak planteatzen duen moduan, horrek belaunaldi guztien elikagai osasuntsuetarako sarbidea ziurtatzea eskatzen du. Proiektuaren lehen fasea, 'Guk markoa Zuk argazkia' izenekoan, goserik ezaren aldeko borroka jendarteratzea izan da helburu, Garapen Jasangarrirako Helburuak (2. helburua) sustatuz.

Publicidad

Fase honen barruan, herritarren parte-hartzea aktibatzeko eta gogoeta kolektiboa bultza-tzeko argazkiak jaso ziren, elikaduraren inguruko iruditeria soziala aztertuz. Jasotako argazki hauekin, irailaren 30era bitartean Biziolan ikusgai izango den erakusketa bat antolatu dute. Erakusketa honen helburua elikadura-eskubidearen inguruko hausnarketa sakona bultzatzea da, jendartean kontzientzia kritiko bat sortuz.

Jan edo elikatu?

Biziolak argi azpimarratzen duenez, «elikadura on batek osasuna bermatzen du eta horrek, aldi berean, zaintza eskatzen du». Hainbat faktorek baldintzatzen dute elikatzeko dugun modua: jakintza, baliabideak eta denbora bezalako elementuek eragin zuzena dute gure hautuetan. Horregatik, elikadura osasuntsu baterako eskubidea gizarte osoari eragiten dion gaia da, eta eragile guztien arteko elkarlana beharrezkoa da.

Prozesu honen bigarren fasean, Goierriko hainbat biztanlek 'Denok elikatzeko ekin!' jardunaldien lehen saioan parte hartu zuten ostiralean (bigarren saioa urriaren 25ean). Jardunaldi hauek, hitzetatik ekintzetara igarotzea dute helburu, eta eskualdeko eragileak elkartu zituen elikadura osasuntsuaren aldeko proposamenak lurreratzeko. Gogoeta teorikoak praktikan jartzeko urratsak eman ziren, eskualde mailan ekintza konkretuak lantzeko.

Goizeko 9.30etan abiatu zen lehen saioa ongietorri batekin eta 10.00etan elikadura eskubidearen testuinguruari buruzko hausnarketa saioarekin jarraituko zuten. Bertan, 'Zer jaten dute gaizki jaten dutenek EAEn?' liburuaren aurkezpena burutu zuen Bizilur elkarteak, eta Orduñako Zapalan Elkartearen esperientzia ezagutzeko aukera ere izan zen. Jardunaldia 13:30ean amaitu zen, elikadura eskubidea bermatzeko ekintza aukera desberdinak aztertu ostean.

Publicidad

Bigarren saioa urriaren 25ean egingo da eta atzoko saioan landutako ekintzen laburpenetik abiatuko dira. Hitzaldi eta hausnarketa hauen ondoren, ekintza-planen egituraketa egingo da.

Ekimen hau 'Tresnak' lehiaketaren ondorioa da, Kutxa Fundazioak Arantzazulab-ekin lankidetzan antolatutako 'Hitzetatik Ekintzetara' programaren baitan. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlari-tzaren babesa jaso du eta Europako funtsak ere baliatu dira, elikadura osasuntsu baterako eskubidearen aldeko bidea indartuz.

Biziolak «etorkizun osasuntsu eta jasangarria lortzeko elikadurak duen garrantziaz jabetzeko unea» dela azpimarratu nahi izan du, eta jardunaldi hauek bide horri ekiteko baliabide gisa erabiliko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad