Eider Saez Donostian eskainitako kontzertu batean. Arizmendi

Lazkao

Eider Saez abeslari lazkaotarrak Gerriko Txokoan aurkeztuko du bihar 'Loratzen' bere diskoa

Bakarkako bere lehen lan honen abestietako batzuk akustikoak eskainiko ditu 18:30etik aurrera

Martes, 21 de marzo 2023, 21:26

Ostiral honetan argitaratuko du Eider Saez lazkaotarrak bere bakarkako lehen lana baina dagoeneko martxan da aurkezpenekin eta horietako bat etxean egingo du, noski. Hala, bihar arratsaldean, Gerriko Txokoan, izango da 18:30etatik aurrera diskoa aurkezten. 'Loratzen' izena eman dio bere lehen lan honi eta sei abestiz osatu du. Duela lau hilabete diskoko lehen abestia kaleratu zuen plataforma digitaletan, 'Elkarrekin gaudenean' izenpean, eta honen atzetik, beste bi entzuteko aukera izan da, '23' eta 'Estribillos tristes'. Akustikoan abesti pare bat aurkeztuko ditu ere bertan.

Publicidad

Bakarkako bere lehen lana izan arren, Eiderrek eskarmentua du jada musikan eta publikoak ere ongi ezagutzen du, Nøgen taldean eman zituen lau urteei esker. 2021eko abenduan iragarri zuen lazkaotarrak taldea uzteko asmoa bere bizitzako «etapa honi agur esateko unea» iritsi zela azalduz. Urte horietan bizitakoa eskertu zuen orduan Saezek, eta taldekideentzat ere «esker hitzak» besterik ez zituela nabarmendu zuen, baina egunaren amaieran «bihotza astun» sentitzeak erabakia hartzera behartu zuela azaldu zuen.

Orain etapa berri bat heldu dio lazkaotarrak eta ostiralean kaleratuko duen 'Loratzen' da horren isla. Apiriletik aurrera zuzeneko emanaldietan erakusteko asmoa du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad