Borrar

Lazkao

Erakundeek aurtengo Euskaraldian izena emateko aukera dute jada

Norbanakoek aurrerago eman ahal izango dute izena, Udalak abisua pasatuko du

J. ZABALA

lazkao.

Martes, 5 de noviembre 2024, 19:36

Udalak jakinarazi du entitateek izena eman dezaketela jada Euskaraldia 2025 ekimenean parte hartzeko. Izen-emate aukera hau elkarte, talde, fundazio, erakunde eta enpresetara zuzenduta dago, euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa duten entitateei lehen fase batean ekimenera atxikitzeko aukera emanez.

Euskaraldia ekitaldia datorren urteko maiatzaren 15etik 25era burutuko da, eta helburua euskararen erabilera indartzea eta gizartean hizkuntza-normalizazioan aurrerapausoak ematea izango da.

Webgune ofiziala

Oraingoz, Euskaraldian parte hartzeko izen-ematea erakundeentzako soilik dago eskuragarri, baina Udalak adierazi du aurrerago norbanakoek ere ekimenean parte hartzeko aukera izango dutela. Udalak jakinaraziko du izen-emate prozesua herritarrentzat irekitzen den unea.

Interesatuta dauden entitateek Euskaraldiaren webgune ofizialaren bidez izen-ematea egin dezakete. Izena emateko prozesuan, erakundeek ekimenean parte hartzeko zenbait konpromezu hartuko dituzte, eta, aldi berean, hizkuntza-ohituretan eragina izateko tresnak eskura izango dituzte.

Udalak azpimarratu du guztien lankidetza funtsezkoa dela Euskaraldiaren arrakastarako, eta bertako parte-hartzea handitzeko eta erakundeen inplikazioa sustatzeko, kontzientziazio kanpaina bat martxan jarriko du laster.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Erakundeek aurtengo Euskaraldian izena emateko aukera dute jada