Lazkao
Erakundeek aurtengo Euskaraldian izena emateko aukera dute jadaLazkao
Erakundeek aurtengo Euskaraldian izena emateko aukera dute jadaJ. ZABALA
lazkao.
Martes, 5 de noviembre 2024, 19:36
Udalak jakinarazi du entitateek izena eman dezaketela jada Euskaraldia 2025 ekimenean parte hartzeko. Izen-emate aukera hau elkarte, talde, fundazio, erakunde eta enpresetara zuzenduta dago, euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa duten entitateei lehen fase batean ekimenera atxikitzeko aukera emanez.
Publicidad
Euskaraldia ekitaldia datorren urteko maiatzaren 15etik 25era burutuko da, eta helburua euskararen erabilera indartzea eta gizartean hizkuntza-normalizazioan aurrerapausoak ematea izango da.
Oraingoz, Euskaraldian parte hartzeko izen-ematea erakundeentzako soilik dago eskuragarri, baina Udalak adierazi du aurrerago norbanakoek ere ekimenean parte hartzeko aukera izango dutela. Udalak jakinaraziko du izen-emate prozesua herritarrentzat irekitzen den unea.
Interesatuta dauden entitateek Euskaraldiaren webgune ofizialaren bidez izen-ematea egin dezakete. Izena emateko prozesuan, erakundeek ekimenean parte hartzeko zenbait konpromezu hartuko dituzte, eta, aldi berean, hizkuntza-ohituretan eragina izateko tresnak eskura izango dituzte.
Udalak azpimarratu du guztien lankidetza funtsezkoa dela Euskaraldiaren arrakastarako, eta bertako parte-hartzea handitzeko eta erakundeen inplikazioa sustatzeko, kontzientziazio kanpaina bat martxan jarriko du laster.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.