Lazkao

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia Udaletik

J. ZABALA

LAZKAO.

Viernes, 12 de abril 2024, 20:34

Herritarrek aitorpena euskaraz egin dezaten animatzeko 'Errenta Aitorpena euskaraz, Ogasunarekin euskaraz!' kanpaina antolatu dute hamalaugarrenez bailarako hainbat udalek. Lazkao, Beasain eta Ordiziako udal ordezkariek eginiko prentsa agerraldian, errenta aitorpena egiteko bideak eta xehetasunak eskaini zituzten. 2010az geroztik egiten den kanpaina da honakoa eta azken urteotan bezala, kanpainaren helburua euskaraz egiten diren errenta aitorpen kopurua handitzea eta horretarako herritarrei jarraibideak eskaintzea da. errenta aitorpena aurkezteko hiru bide daude eta guztietan erabil daiteke euskara. Alde batetik, Auto-likidazio proposamena. Apirilaren 8tik ekainaren uztailaren 1era herritarrek autolikidazio proposamenak jaso eta onartzeko aukera izango dute. Bestetik, Eerrenta mekanizaturako hitzordua eskatzeko epea apirilaren 12an hasi eta ekainaren 7an amaituko da. Azkenik, Internetez, Zergabidea atariaren bitartez. Bertatik edo bulegoan bertan egin nahi dutenek, apirilaren 11tik uztailaren 1era arteko epea izango dute. Azken 12 urteetan, 2009tik 2022era, %26,18ra, Lazkaon %15,52tik %32,19ra igo daeuskaraz egindako errenta aitorpenen kopurua.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad