Borrar
Esnearen ziklo guztia ezagutzeko bisita
'Nondik dator esnea?'

Esnearen ziklo guztia ezagutzeko bisita

Lazkaoko Iztueta baserriak tailerra antolatu du heldu zein haurrentzat igande honetan, irailak 8, 11:00etatik aurrera

DV

Jueves, 5 de septiembre 2024

Lazkaoko Iztueta baserriak bere abereak, ikuiluak, zelaiak, esnetegia eta baserria bera erakutsiko ditu igande honetan, irailak 8, goizeko 11:00etatik aurrera. Bi ordu inguru iraungo duten azalpenetan esnearen ziklo guztia azalduko diete heldu zein haurrei 'Nondik dator esnea?' izeneko tailerrarekin. Lehenek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta bigarrenez, aldiz, 6 euro.

Izan ere, produktuetan kalitate gorena bermatzeko zikloa guztiaz arduratzen dira. «Oso barneratua dugu behiak direla proiektu honen ardatz nagusia; behiek eskaintzen diguten esnea dela gure sorkuntza guztien oinarria eta, esnea goi mailakoa izateko, behiak ere halakoak izan behar dutela». Beraz, euren zaintza egokian oinarritzen da lanaren parte handi bat.

Hala, lehen eskutik baserriko bizimodua ezagutzeko aukera izango dute bertaratuek eta, amaieran, produktuak dastatzeko aukera. «Belaunaldietako esperientzia dugu esne behiekin lan egiten, animalien ongizatea eta elikadura zaintzen ingurumena eta iraunkortasuna oinarri hartuta», azaldu dute.

Ekimena Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Iztueta Baserriak antolatuta dute eta goizeko 11:00etan hasiko da Lazkaomendin igande honetan. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da, Aralarko parketxearekin harremanetan jarriz 943 18 03 35 / 688 895 069 telefonoen bidez edota korreo bat idatziz barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbidera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Esnearen ziklo guztia ezagutzeko bisita