Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Lazkao

Euskal Liburu eta Disko Azoka prest jada asteburuko egitarauari begira

J. Z.

LAZKAO.

Miércoles, 13 de diciembre 2023, 21:25

Nahiz eta aste honetan zehar liburu aurkezpenak, tertuliak, afariak eta euskal kulturako izen handien bisitez goza-tzeko aukera zabala izan den, asteburuan zehar gauzatuko den azokara begira daude jada lazkaotarrak. Horren aurretik ere, azken bisita batez goza-tzeko aukera izango da gaur goizean Gerriko Txokoan. Laida Ruiz, 'Elur gorrituaren egunak' liburua aurkezteko asmoz, bertan izango da 11:00etatik aurrera. Honekin, azokaren aurretik burutzekoak diren ekintzak agurtuko dira eta euskal kulturgintzaren mugarri den topaketarako prest egongo da dena.

Bihar bertan, 16:30ean burutuko da azokaren irekiera ofiziala. Bertan, eskaintza paregabeaz gozatzeko aukera izango da, eta 20:00 arte zabalik mantenduko da. 19:00etan, errifaren zozketa burutuko dute, eta ordu erdi geroago, Irati Goikoetxea idazle beasaindarrak 'Nor' bere azken lana aurkeztuko du. Hurrengo egunetako egitaraua kale animazioz, liburu-aurkezpenez, hauen sinatzeez eta musika emanaldiz beteta iritsiko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Liburu eta Disko Azoka prest jada asteburuko egitarauari begira