Lazkao
Euskara sustatzea oinarri duen ikastaro plana martxan jarriko da LazkaonLazkao
Euskara sustatzea oinarri duen ikastaro plana martxan jarriko da LazkaonMaizpide Euskaltegiarekin eta San Benito Ikastolarekin elkarlanean, Lazkaoko Udalak 2023-2024 ikasturterako ikastaro eskaintza berezia prestatu du, egunerokotasunean euskararen ikaskuntza eta erabilera bultzatzeko helburuz. Publiko ezberdinari bideratutako kurtsoetan lan egin dute, eta adin talde zein lanbide ezberdinetan aritzen diren pertsonei euskara ikasteko aukera bat ematea dute helburu, haien esparruetan erabilgarria izan daitekeen tresna interesgarri bat eskainiz.
Publicidad
Sei ikastaro ezberdin jarriko dira martxan, eta hauetako ba, 'C1 maila gainditzeko euskara hobetzeko ikastaroa' da. C1 maila lortu eta jada barneratuta dituzten euskara gaitasunak hobetu nahi dituzten pertsonentzat diseinatuta dago. Ikastaroa urriaren 2tik 2024ko ekainaren 15era burutuko da, eta parte-hartzaileen hizkuntza-gaitasunak sendotzea eta udaberrian burutuko den azterketarako prestatzea du helburu. Ikastaro honen prezioa 210 eurokoa izango da, eta interesatuek Lazkaoko Udalak eskaintzen dituen dirulaguntzez baliatzeko aukera izango dute.
6 euskara kurtso jarriko dira martxan herriko publiko ezberdinak hizkuntzarekiko erabilera handitu eta honen maila hobetu ahal izateko.
Familiako kideen artean lanketa bat egiteko asmoz ere eta euskara familiako hizkuntza gisa transmititzeko, 'Lazkaoko gurasoentzako euskara ikasteko ikastaroa' diseinatu dute. Ikastaro honen helburua da euskarazko komunikazioa indartuko duten eguneroko eta oinarrizko adierazpenak ezagutaraztea da. Interesa duten gurasoek bi ordutegi izango dituzte aukeran: astean hiru orduko hiru saio edo astean ordu eta erdiko lau saio. Gainera, ikastaro hau doakoa izango da Lazkaon eta San Benito ikastolan erroldatutako seme-alabak dituzten gurasoentzat. Kurtsoa urriaren 2tik 2024ko maiatzaren 30era bitartean izango dira.
Euskararen aldeko motibazioa areagotu eta honen aldeko erabilera sustatzeko aukera berri bat ere martxan jarriko da. 'Lanean ere euskaraz' izenez doitu dute ikastaro hau, eta Euskaltzaindiaren arauak berrikusiko dira bertan, erdal kalkoak zuzentzen lagunduz eta gurean askotan gaiki erabiliak diren esaerak ezabatuz. Kasu honetan ikastaroa urriaren 2tik 2024ko otsailaren 15era egingo da, 130 euroko pre- zioarekin. Kasu honetan ere, parte hartzaileek Udalak eskainitako dirulaguntzak eskatzeko aukera ere badute.
'Aisialdia ere euskaraz' ikastaroa, Lazkaon aisialdiko eta kiroleko jardueretan begirale gisa lan egiten dutenentzat eskainiko da, gazteen denbora librean euskaraz modu zuzenean aritu ahal izateko. 20 orduko iraupena izango du eta astean 2 orduko saioak burutuko dira. Ikastaro honek euskaraz eraginkortasunez komunikatzeko beharrezko tresnak eskainiko ditu. Gainera, Lazkaon erroldatutako begiraleentzat ikastaroa guztiz doakoa izango da.
Publicidad
Erretiratuen kasuan, ere euskara ikasteko aukera izango dute, astean hiru orduko bi saioen bidez. Ikastaroaren prezioa 165 eurokoa da, eta Udalak eskaintzen dituen dirulaguntzak eskatzeko aukera dago bertan ere.
Gainera, merkatariei eta ostalariei zuzendutako ikastaroa ere martxan izango da, bezeroekin euskaraz komunikatzeko. Ikastaro honek 20 orduko iraupena du, astean 2 orduko saioarekin, eta doakoa da Lazkaon erroldatutakoentzat.
Publicidad
Ikastaroetarako izen-emateak zabalik daude eta www.lazkao.eus web orriaren bidez burutu daitezke. Informazio gehiago behar izanez gero, 948 08 80 80 telefonora deitzea edo kultura@lazkao. eus helbidera idaztea eskatu dute Udaletik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.