Borrar
Ikasle eta herritarrak eguerdian plazako saioaz gozatzen. I.B.
Euskararen Egunean musika eta batasuna protagonista

Lazkao

Euskararen Egunean musika eta batasuna protagonista

J. ZABALA

LAZKAO.

Martes, 3 de diciembre 2024, 18:54

Euskararen Nazioarteko Eguna Lazkaora ere iritsi zen atzo. Euskara Batzordeak antolatutako ekitaldiek, hainbat elkarte eta erakunderen lankidetzarekin, egun osoan zehar euskararen balioa nabarmentzea eta erabilera sustatzea izan zuten helburu.

Goiza jai giroan hasi zen, goizeko 10:00etan abiatutako Kantujirarekin. Lazkaotarrak herrikokaleetan zehar aritu ziren euskal abesti tradizionalak kantatuz. Giro alai eta parte-hartzailea nagusitu zen, eta kalejiran parte hartu zutenek euskararen aldeko mezu argia zabaldu zuten «Euskarak bizi behar du egunerokoan, eta herritarren ahotan».

Ondoren, plazan, San Benito ikastolako ikasleen, Oin Arin Dantza Taldearen eta Maizpide Barnetegi-Euskaltegiko ikasleen emanaldiak izan ziren. Musikak, dantzak eta euskarazko esketxek plaza koloreztatu zuten, ikusleak hunkituz eta euskararen aldeko giroa indartuz.

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Euskal Kantaldia izan zen protagonista. Herriko kantari eta musikari ezberdinek emanaldia eskaini zuten, eta ondoren, dan-tza saio batek giroa bizitu zuen. Egunari amaiera emateko, gaueko 20:00etan, Areria Aretoan 'Zopa' antzerki-emanaldia eskaini zen, herritarrei kulturaz gozatzeko beste aukera bat eskainiz.

Euskara Batzordeak azpimarratu zuen, Euskararen Eguna ez dela soilik jai-egun bat, baizik eta urte osoan egiten den euskararen aldeko lanaren isla eta hura indartzeko konpromisoaren eguna ere bada. «Euskara balioan jarri eta egunerokoan erabiltzea da helburua, eta horretarako, herritar guztien inplikazioa ezinbestekoa da», adierazi zute antola-tzaileek, eguneko baloraio positiboa eginez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskararen Egunean musika eta batasuna protagonista