Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Lazkao

Gabonetako ekintzetan izena emateko epea zabalik dago hilaren 19ra arte

Lunes, 11 de diciembre 2023, 21:18

Gabonetarako hainbat ekintza antolatu ditu Alegiako Kultura Batzordeak, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera eta errege kabalgata, besteak beste. Ekitaldietan lagundu edo parte hartzeko interesa dutenek, abenduaren 19a bitarte, asteartea, izango dute izena emateko epea.

Lehen Hezkuntzako 4. mailatik gorako ikasleek Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreran zein Erregeen kabalgatan parte hartu dezakete antortxarekin bidea argituz. Bi ekitaldi horietan, Jose eta Maria bezala parte hartzeko aukera ere irekita dago jada LH 3. mailakoentzat.

Haurrek ezik, gurasoek ere lagundu dezakete ekitaldi hauen antolaketan, baita urte amaierako San Silbestre krosean ere. Izena ematea www.alegia.eus web atariaren bidez edota Alegia App aplikazioan bertan egin daiteke.

Gabonetako entsegua gaur

Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak Gabon Kantu eske herrikoia antolatu dute berriro aurtengo eguberrietarako. Abenduaren 24an, kantu-eskean aterako da herritar talde bat. Herriko musikariez lagunduta arituko dira, txistu eta trikitixarekin. Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo diete herriko beste hainbat talderekin batera.

Bospasei doinu aukeratu dituzte kalean kantatzeko eta bi entsegu antolatu dituzte. Bata gaur eta, bestea, 18an, arratsaldeko 20:00etan, herriko kultur etxeko areto nagusian. Entseguan bertan banatuko dira kantuen letrak.

Abenduaren 24an jasotako dirua Mukwano Lagun Elkartearentzat izango da. Afrikako haur-tzaroa zaintzeko irabazi asmorik gabeko elkartea da. 2006. urtean Sabin Gabilondo, Jinja Bujagali-ra (Uganda) piraguan ibiltzera joan eta, bertako beharrak ikusita sortu zuen. Osasun arloan lehenik, dentista moduan gehienbat, gehien behar duten haurrei oinarrizko beharrak eskaini ahal izateko. Laster ohartu zen haurren eskolatzeak lehentasun handia zuela. Gaur egun, hezkuntzarako bekak eskaintzen ditu elkarteak, baita osasun zaintzako zerbitzua eman ere. Hori guztia Ugandako Jinjako Nefaha elkartearekin elkarlanean burutzen du Mukwano-Lagun elkarteak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gabonetako ekintzetan izena emateko epea zabalik dago hilaren 19ra arte