Borrar

Lazkao

Gabonetako oporretan aisialdi zerbitzua egongo da Lazkaon

Zerbitzuak gehienez 70 plaza izango ditu eta izen- ematea bihar irekiko da

JOSU ZABALA

LAZKAO.

Sábado, 16 de noviembre 2024, 18:42

Gabonetako oporrak gertu daudenez, eta herriko familien lana eta familia-bizitza uztartzen laguntzeko asmoz, Udalak ikasleei zuzendutako Aisialdi Zerbitzua martxan jarriko du. Zerbitzua Arerian eskainiko da eta aisialdi eta ingurune ludikoko jarduera anitzak proposatuko dira bertan, herriko gaztetxoenek euren sormena eta trebetasunak garatzeko aukera izan dezaten.

Aisialdi Zerbitzua abenduaren 26, 27 eta 30ean, eta urtarrilaren 2 eta 3an izango da erabilgarri, 10:00etatik 13:00etara, eta eskolaurreko 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute. Hau da, 2013 eta 2021 artean jaiotako haurrek izango dute izena emateko aukera. Zerbitzuak gehienez 70 plaza izango ditu eta kostua 19,20 eurokoa izango da, ordainketa banku-transferentzia bidez eginez.

Izena emateko epea bihartik abenduaren 1era arte egongo da zabalik. Interesdunek izen-ematea Udalaren webgunean edo udal kiroldegian bertan gauzatu ahal izango dute

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gabonetako oporretan aisialdi zerbitzua egongo da Lazkaon