Borrar
Urgente Cortada la N-121-A por una colisión entre dos camiones que deja dos heridos graves

Lazkao

Garagardo azokak hasiera emango dio gaur asteburuko planari

J. Z.

lazkao.

Miércoles, 11 de septiembre 2024, 19:44

San Migel jaien hurbiltzearekin, aurten berezitasun batekin heldu da irailera: Gerriko kultur elkarteak antolatutako garagardo azoka, festa giroari ekiteko asmoz aste honetan ospatuko dena. Aurreko urteetan uztailean egiten zen azoka, baina aurten irailera aldatzea erabaki dute, San Migeletarako giroa berotzeko eta motorrak martxan jartzeko.

Gaur zabalduko dituzte azokaren ateak, eta hiru egunez, ostegunetik larunbatera, 18:00etatik aurrera, bertaratzen direnek garagardo mota desberdinak eta hainbat jaki dastatzeko aukera izango dute. Elkarte antolatzailea herriko hainbat eragilerekin elkarlanean ari da, eta garagardo dastaketaz gain, ekitaldiak eta jarduera gehiago ere eskainiko dituzte.

Hamar garagardo mota ezberdin egongo dira aukeran: bi irlandar, bi galiziar (bat alkoholik gabea), eta txekiar, herbeherear, japoniar, alemaniar, eskoziar eta belgikar bana. Aniztasun horri esker, bisitariek mundu osoko zaporeak ezagutu eta gozatzeko aukera izango dute.

Jateko aukera ere ugaria izango da. Azokan haragi eta begano anburgerrak, txonkoa, saltxitxak, patata-purea eta patata frijituak dastatu ahal izango dira. Afariak 20:00etan hasiko dira zerbitzatzen, eta ostegunean, pintxo-pote egunaren harira, txakurtxikiak eta burgertxikiak eskainiko dituzte. Azoka girotzeko jarduera ugari antolatu dira, horien artean, 'Zenbat pisatzen du?' jolasa, buruhandiak, 'Zenbat daude?' jolasa eta erromeria burutuko dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Garagardo azokak hasiera emango dio gaur asteburuko planari