Lazkao
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenak Arerian iraileanLazkao
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenak Arerian iraileanA. N.
lazkao.
Miércoles, 7 de agosto 2024, 21:04
Aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzinenen ekitaldietako bat Lazkaoko Areria aretoan egingo da. Kanporaketa fase horretako hirugarrena izango da Lazkaon egingo dena eta irailaren 21ean ospatuko da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Publicidad
Kanporaketa faserako sailkatu diren berrogeita bi bertsolarien artean, Arerian lehiatuko dira Beñat Iguaran Amonarrain, Gorka Maiz Alustiza, Iban Urdangarin Larizabal, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Julen Zulaika Alkorta eta Oihana Arana Cardenal. Gai-jartzailea, berriz, Aizpea Garmendia Iartza izango da.
Ekitaldiko sarrerak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus web atarian. Antolakuntzak jakinarazten du sarrerak ez daudela zenbakituak kanporaketa fase honetarako. Sarrera hauek online erosteko aukera ekitaldia hasten denean amaituko da. Horrela, egunean bertan ere egongo da sarrerak erosteko aukera Areria aretoko lehiatilan, beti ere, internet bidez sarrera guztiak agortu ez badira. Kasu horretan, txarteldegia 16:00etan irekiko da. Aretoko ateak bertso-saioa hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.