Lazkao
Goierri iruditan hartuko du Biziolak 'Guk Markoa Zuk Argazkia' ekimenarekinLazkao
Goierri iruditan hartuko du Biziolak 'Guk Markoa Zuk Argazkia' ekimenarekinGiza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 25. artikuluaren arabera, pertsona orok du osasuna eta ongizaterako egokia den bizi-maila izateko eskubidea, janaria, arropa, etxebizitza, arreta medikoa eta beharrezko gizarte-zerbitzuak barne.
Publicidad
Hala ere, ia 90.000 pertsona hiltzen dira urtero eta haien arrisku-faktore nagusia elikadura ez-osasungarria izan da. Gaixotasun hauek nagusiki herri-klaseei eta emakumeei eragiten diete. Datuei erreparatuz, Espainiako etxeen % 13,3k jasaten du elikadura-segurtasunik eza, eta ia 2,5 milioi etxebizitzari eragiten die eta, beraz, 6.235.900 pertsona ingururi. Gipuzkoako Elikagai Bankuaren datuen arabera, 20.000 pertsonatik gora artatzen dituzte urtean. Elikadura irisgarritasun arazoek ondorio larriak eragiten dituzte pertsonen osasunean, gizarte-bazterketa areagotzea ere eragin dezaketelarik. Zailtasun hauei aurre egiteko, beharrezkoa da arazoaren oinarrian dauden arrazoiei aurre egitea, hala nola pobreziari zein desberdintasunei. Egungo testuinguruan elikagaien prezio igoerak nabarmen larritu du egoera, eta geroz eta gehiago dira elikadura irisgarritasun arazoak dituzten familia zein norbanakoak.
Elikadura osasuntsu baterako eskubide unibertsala bermatzea ezinbesteko lanketa da beraz, eta «ideia eta molde berriak bilatzeko garaia» dela adierazi du Biziolak, honetarako «buruak astintzea eta gizarteak arazoaren kontzientzia hartzea» ezinbestekoa dela gogoratuz.
Eskualde mailako proiektua denez (Biziola), lurraldearen herrikako antolaketak aniztasun soziala eta begirada anitzak eskaintzen dizkio egitasmoari. Aberastasun hau baliatuz, herriz herri, udalez udal eta eragilez eragile elikagai-irisgarritasun arazoa argazkitara eramateko gonbitea luzatu dute, Goierri eskualdeko herritarrek, bertako lurrak edo etxeak lantzen dituzten pertsonen begiradak soilik eman dezakeen irismenarekin, beren inguruneari begira gaiaren inguruan duten begirada elkarbana dezaten.
Ekimenaren bidez, herriz herri bildutako argazki-serieak aztertuko dira, proposamenak kontzeptualki landuz, eta hausnarketa bideratuz. Eskualdeko begirada guztiak erakusketa forma emanda aurkeztuko dira, eta prozesua bideo baten bidez laburtuko da. Ekimena, Kutxa Fundazioak Arantzazulab-ekin lankidetzan antolaturiko 'Hitzetatik Ekintzetara' ekimenaren 'Tresnak' lehiaketaren ondorioa da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.