Lazkao
Goierriko Hamabostaldi Ekologikoak hartu du martxa jada BiziolanLazkao
Goierriko Hamabostaldi Ekologikoak hartu du martxa jada BiziolanMartxan da Biziolan, Goierriko Hamabostaldi Ekologikoa, bertako elikadura-eredu osasuntsuak eta iraunkorrak sustatzeko helburua duen ekimena. XV. edizioa ospatzen ari da aurten, eta azken urteotan ekimen honek osasunarekin lotutako esperientziak eta aukera ezberdinak herritarrei ezagutarazteko aukera ematen du. Urtez urte, Goierriko ekoizpen eta kontsumo ereduan eragiteko helburuarekin, hainbat eragileren elkarlana sustatu du eta bertako egitura sozioekonomikoa zein ingurumena zaintzen lagundu du.
Publicidad
Lehen jarduerak sukaldaritza tailerra izan du ardatz, Anne Otegi sukaldariak 'batch-cooking' edo asteko otorduen antolaketa eta prestaketa eraginkorrerako eskainitako gomendioekin.
Aurrera begira, egitaraua ekimen anitzez beteta dator, eta hilaren 12an Seguran izango den 'Pro Silva basogintza' liburuaren aurkezpenarekin jarraituko da. 'Tantai' baso jabe kooperatibak euskarara itzuli berri duen liburuaren aurkezpenarekin batera, basogintza-ereduen inguruko eztabaida sakona egongo da. Egitasmo honek ingurumena eta nekazaritza jasangarria sustatzen ditu, eta bertako baso-jabeek parte hartuko dute eztabaidan, esperientziak partekatuz eta basoen kudeaketa iraunkorraren inguruan hausnartuz.
Hilaren 16an, berriz, Biziolan 'Guk markoa zuk argazkia: Elikadura eskubidea' erakusketa aurkeztuko da, eta 'Elikadura Eskubidea' dokumental laburraren emanaldia izango da, tokiko elikagaiez lagundutako mokadutxo batekin batera. Aurkezpen honetan, elikadura eskubidearen inguruko argazkiak eta testigantzak ikusgai egongo dira, eta solasaldi interesgarria izango da gaia sakon aztertzeko. Egitarauari jarraipena emanez, irailaren 20an, 'Denok elikatzeko ekin!' jardunaldiak izango dira Biziolan. Jardunaldi hauek elikadura eskubidea bermatzeko ekintzetan oinarrituko dira, hitzetatik ekintzetara pasatzeko asmoz. Eragile ezberdinen parte-hartzea bilduko da, martxan dauden adibideak partekatuz eta eskualdeko elikadura-sistema jasangarriak bultzatzeko asmoz.
Hamabostaldiari amaiera emateko, irailaren 22an Zeraingo 30. azoka ekologikoa ospatuko da. Aurtengo edizioa berezia izango da, izan ere, Gipuzkoan egin zen lehen azoka ekologikoaren 30. urteurrena ospatuko da bertan, eta goierritarrak zein kanpotik datozen bisitariak gonbidatu nahi izan dituzte. Egun osoan zehar, ekoizle ekologikoen eta artisauen postuak egongo dira ikusgai, eta hainbat ekintza antolatu dira, besteak beste, sukaldaritza erakustaldiak, haurrentzako gaileta-tailerrak eta sega erakusketak. Zerain, beste urte batez, ekologian oinarritutako elikadura eta kontsumo ereduen garrantzia aldarrikatuko duen plaza bilakatuko da datorren astebukaeran.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.