Secciones
Servicios
Destacamos
JOSU ZABALA
lAzkao.
Miércoles, 31 de mayo 2023, 21:16
Maiatzaren 19an ilusioa eta ikuskizuna Lazkaoko Iturgaitzaga-Abankoko parkinera heldu ziren modu berezi batean. Duela bi urte Beasainen egon zen 'Gure Zirkua' ikuskizuna bisitan, eta hiru astez, Lazkaon ezarri du karpa koloretsua.
Zirkuko bultzatzaile nagusienetakoa den Iker Galartzarekin hitz egiteko aukera izan dugu asteburuan eskainiko dituzten azken saioen aurretik, eta gustora azaldu da. «Horrelako herri batean aritzea izugarria izan da guretzat. Goierri aldean izandako esperientzia guztien moduan, jendea oso gertukoa iruditzen zaigu hemen, eta ikuskizunaren parte sentitu ditugu». Galartzak adierazi du denetik izan dela Lazkaoko emanaldietan, eguraldi ona, euria... baina kasu guztietan, ikusleen aurpegiak pozez beteta ikusi direla emanaldien amaieran, «eta horrek, asko betetzen gaitu zirkua aurrera eramateko lan egiten dugun guztioi» aitortu du.
Gerturatu diren herritar zein bisitariekin ere taldeko kideak oso pozik sentitzen ari direla gogoratu du. «Gure emanaldiekin hasi ginenean, askok umeentzako saioak eskaintzen genituela uste zuten, baina orain ulertu dute publiko 'koxkortuago' batentzat bideratuak dauden sesioak direla. Gerturatu zen familia batek komentatu zidan, haien semeekin ikusi zutela saioa, eta berriro ere errepikatu egingo zutela, baina bigarren bisitan, amonarekin, eta horrela egin zuten». Gerturatu zen jendeak ere eskertu nahi egin izan zien egiten duten esfortzua. «Bertan egon ziren hainbat ikuslek aitortu ziguten aurretik Beasaingo saioan egonak zirela, eta ilusioz hartu zutela zirkuaren xarma mantentzea, baina berrikuntza nabarmenak ekartzea. Horrek, gure lana behar den moduan gauzatzen dugula argi uzten digu, ez baitugu ahaztu nahi nondik gatozen», azaldu du Galartzak.
Hala, asteburu honetan Gure Zirkuaz gozatzeko azken aukera izango dute interesdunek. Sarrerak, gaur bertan zirkuko takilan eskuratu ahal izango dira (18.00etan irekiko da) eta biharko egunez eta larunbatean ere bertan salgai egongo dira. Modu telematikoan ere eskuragai daude, gure zirkuko web orrialdearen bidez.
Karpan eskaintzen duten ikuskizunaren gainean hizketan, emanaldiaren berezitasunak ere nabarmendu ditu. «Gure ikuskizuna berezia da. Zirkua gure erara moldatzen duen show bat da, musika zuzenean eskaintzen dugu gure kantuekin eta honi guztiari malabaristak, umorea eta ikuskizuna apaintzen duten argi zein efektuak gehituta, eskaintza ezin hobe bat dela uste dugu».
Lazkaotarrak eta inguruko biztanleak animatu nahi izan ditu ere, azken hiru saioetako batera gerturatu eta bertako kideekin batera gozatzera «13 euroko prezioan horrenbeste emozio sortzen dituen emanaldi batetaz gozatzeko aukera baliatzera animatzen ditut bertaratzeko asmoa duten pertsonak. Ordu eta berrogei minutu inguran, haien buruan bueltaka dagoen guztia ahaztu eta ikuskizunaz gozatzeko aukera paregabea da». Emanaldiak, bihar bertan itzuliko dira, arratsaldeko 19:00etan, eta larunbatean, azken bi aukerak izango dituzte ikusleek, arratsaldeko 16:30ean eta 19:00etan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.