Lazkao
Hamabostaldi internazionalista gaur Gerriko TxokoanSecciones
Servicios
Destacamos
Lazkao
Hamabostaldi internazionalista gaur Gerriko TxokoanJ. ZABALA
LAZKAO.
Lunes, 25 de noviembre 2024, 19:48
Goierriko Hamabostaldi Internazionalista-2024 ekimenaren baitan, gaur, solasaldi interesgarri bat izango da Gerriko Txokoan. Goierriko Talde Internazionalistak antolatu du saioa, Gerrikoren laguntzarekin, eta Europa gai nagusitzat hartuko du. Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da, eta hiru hizlarik parte hartuko dute, ikuspegi desberdinak eskainiz eta Europako egoera politiko eta soziala aztertuz.
Hizlarien artean Tomax Elgorriaga, euskal preso politiko ohia; Txente Rekondo, kazetaria eta nazioarteko politikan aditua; eta Lorezti, irakasle greziar-euskalduna, izango dira. Haien hitzaldietan hainbat gai jorratuko dira, hala nola Grezian Syrizaren agintaldiaren ondoren ezkerraren porrota, faxismoaren gorakada eta Alemaniaren norabide politikoa. Eskuineko muturreko mugimenduen hazkundea eta nazioarteko egoera politikoaren inguruko hausnarketak izango dira saioaren ardatz nagusiak.
Antolatzaileek azpimarratu dute ekitaldia aukera interesgarria dela Europan gertatzen ari diren aldaketa politiko eta sozialak ulertzeko eta horiei buruz hausnartzeko. Ekitaldia irekia izango da interesdun ororentzat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.