Haritz Otaegi, Aitor Artza eta Joxepa Madariaga aurkezpenean. ZABALA

Lazkao

Hitz&Musik egitasmoa bueltan izango da hiru musikari berriren bisitarekin

J. ZABALA

LAZKAO.

Viernes, 29 de septiembre 2023, 21:21

Hitz&Musik egitasmoaren VI. edizioa izango da aurtengoa. Musikari handiek osatutako aurreko edizioek errelebo ederra jasoko dute hala. «Gure nahiak asetzetik jaio zen Hitz&Musik, bertaratzen diren musikariak mimatzea gustatzen zaigu, familia giroan jasoz, eta azkenik, gure bazkideei aukera ederra eskaintzen diegu saio galant hauez gozatzeko» azaldu zuen atzo Gerriko elkarteko kidea den Joxepa Madariagak egitasmoaren aurkezpenean.

Publicidad

Aurten, Gerriko elkartean Karlos Osinaga 'Txop' izango da lehena, datorren urriaren 10ean eskainiko duen saioaren eskutik. Bigarren artista gonbidatua, Aiora Renteria izango da, eta azaroaren 14an iritsiko da Lazkaora. Aurten ospatzen den seigarren edizioa itxiz, abenduaren 12an (liburu eta disko azokaren astearekin bat eginez), Niko Etxart izango da Gerrikon. Saio guztiak 18:30ean izango dira Gerriko elkartean bertan, eta Aitor Artzak (antolatzaile taldeko kidea) saioen nondik norakoak azaldu zituen «Artista bakoitzak lehenik 50 minutu inguruko elkarrizketatxo pertsonala eskaintzen du ikusleen aurrean, haiek ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen. Honen ostean, 5-6 abesti interpretatzen ditu bertakoen gozamenerako».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad