Lazkao
Irrifarre zabalez gogoratu dute Lazkao Txiki eguerdiko eguzkipeanSecciones
Servicios
Destacamos
Lazkao
Irrifarre zabalez gogoratu dute Lazkao Txiki eguerdiko eguzkipeanLazkao Txikiren memoria ez da galtzen herrian. Guretik pasatako bertsolari maiteenetako bat izan zen eta oraindik ere bada Jose Miguel Iztueta Kortajarena. Honek izena eman zion Musika Eskola eta herriko sarrera atontzen duen plazari, eta bertan kokatzen da bere oroimenezko estatua. Lazkaotarrek ez dute ahazten, eta urtean zehar hainbat keinu egiten dizkiote jada 31 urte joan zen Iztuetari. Ekitaldiak, filmak, abestiak,... denetik sortu da jada, eta horietan nabarmenetarikoa den omendaldia ere bueltan izan da beste urte batez. Aurten, 31 urte bete dira Joxe Migel Iztueta' Lazkao Txiki' bertsolaria hil zela, eta Gerriko kultur elkarteak antolatutako ekitaldiak merezi duen memoria berreskuratu du.
Ekitaldi nagusia gaur izan zen: eguerdiko 12.30etan ospatu bait da Lazkao Txiki Gogoan ekitaldia. Bere izena daraman plazan burutu dira ekintzak, honen omenez eraikitako estatuaren aurrean, ohikoa den moduan. Eguerdiko eguzki borobilak ere ez zuen galdu nahi izan, eta ekitaldi sentikorra berotzeaz arduratu da.
Ostiralean, bertso afaria izan zen, Lazkaoko Gerriko Txokoan. Bertan izan ziren Mikel Iturriotz, German Urteaga, Odei López, Mikel Etxezarreta, Uxue Fernández, Aratz Igartzabal, Maialen Akizu eta Eneko Araiztegi. Ekitaldi nagusia igandekoa izan bazen ere, ostiraleko saioak sekulako giroz apaindu zuen Gerriko, eta igandeko jaiari hamarreko sarrera eman zion.
Gaurkoan berriz, musika, kantua eta dantza izan ziren protagonista nagusiak, bertaratu den jendetzaz gain. Lazkao Txiki gaitzat hartuta, bertso batzuk kantatu dituzte bertso eskolako ikasleek, figura handia gogoratuz. Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilariek ere haien aletxoa jartzeko tartea baliatu nahi izan dute, eta dantzariekin batera, saio ederra eskaini dute. Musika eskolako gazteen koruak ere bi abesti eskaini ditu, eta omenaldira gerturatu direnek txalo zaparrada batekin eskertu dute haien emanaldia. Hauen ostean ere, musika eskolako adineko taldea osatzen duen emakume taldea bertan izan da, panderoa hartuta haien kantua laguntzen. Jaiari amaiera borobila emateko, bertsolariak ere bertan izan dira, ostiraleko bertso-saioan irabazle suertatu zen Aratz Igartzabal protagonista izanik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.