Borrar
Iztueta baserriak bere ateak irekiko ditu larunbatean

Iztueta baserriak bere ateak irekiko ditu larunbatean

Bertako bizimodua eta egiten duten lana gertutik ezagutzeko bisita gidatua antolatu da

DV

Jueves, 11 de abril 2024, 12:19

Lazkaoko Iztueta baserrian belaunaldietako esperientzia dute esne behiekin lan egiten. Animalien ongizatea eta elikadura zaintzen dituzte, ingurugiroa eta iraunkortasuna oinarri hartuta. Izan ere, ekoizten dituzten produktu guztietan behiek eskaintzen dieten esnea da oinarria eta, esnea goi mailakoa izateko, behiak ere halakoak izan behar dute,

Baserrian egiten duten lana gertutik ezagutzeko, larunbat honetan, hilak 30, bisita gidatu bat antolatu dute, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioarekin elkarlanean 'Nondik dator esnea' izenburua jarri diotena. Bertara hurbiltzen direnek, abereak, ukuilua, esnetegia eta baserria ikusteko aukera izango dute. Baserriko bizimodua ezagutzeaz gain ekoizten dituzten produktuak dastatzeko aukera ere izango dute bisitariek, eta, bide batez, inguruko paisaiaz gozatzekoa.

Ekoizten dituzten produktuen ziklo guztiaz arduratzen dira Iztueta baserrian, «kalitate gorena bermatzeko», diote. Behiek eskaintzen dieten esnea da euren sorkuntza guztien oinarria eta beraz, euren zaintza egokian oinarritzen da lanaren parte handi bat.

Larunbateko bisitarako hitzordua goizeko 11:00etan izango da baserrian bertan eta 2 orduko iraupena izango duen ekimena izango da. Helduek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta 6 euro haurrek.

Parketxe Sarea Fundaziotik gogorarazten dutenez, aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Horretarako Aralarko parketxearekin harremanetan jarri beharko dute bertara hurbildu nahi dutenek 943 18 03 35 / 688 895 069 telefonoen bidez edota korreo bat idatziz barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbidera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iztueta baserriak bere ateak irekiko ditu larunbatean