Iztueta baserriak, belaunaldiz belaunaldi esne-behien zaintzan eta kalitatezko produktuen ekoizpenean esperientzia handia duen etxaldeak, larunbaterako jarduera berezi bat proposatzen du familientzat. Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioarekin elkarlanean antolatutako bisitan, baserriko bizimodua eta bertako produktuak hurbiletik ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.
Publicidad
Goizeko 11.00etan hasiko den eta bi orduko iraupena izango duen jardueran, bisitariek abereak, ukuiluak, zelaiak, esnetegia eta baserria bertatik bertara ikusi ahal izango dituzte. Gainera, kalitate handiko produktuak dastatzeko eta Iztueta Baserriak zaintzen duen ingurune paregabeaz gozatzeko aukera izango da.
Ekitaldian parte hartzeko prezioa 12 eurokoa da helduentzat eta 6 eurokoa haurrentzat, eta aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Interesdunek Aralarko parketxera deitu dezakete 943 18 03 35 edo 688 895 069 telefonoetara, edo mezu bat bidali barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbidera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.