Borrar
Plaza jendez bete zen txupinazioa esku zabalik jasotzeko giro hoberenean. ARGAZKIAK ZABALA
Jai giro bete-betean hasiera eman zaie San Prudentzioei

Lazkao

Jai giro bete-betean hasiera eman zaie San Prudentzioei

Viernes, 26 de abril 2024, 20:47

Giro ederrarekin eman diote ostilarean hasiera aurtengo San Prudentzio jaiei. Xake txapelketa izan zen eguneko lehen zita, eta plazako frontoian hainbat jokalari gazte bildu ziren, aurtengoan ere festei merezitako hasiera emateko. Honen atzetik iritsi zen Tolin Mariatxiaren emaldia Txindoki gerontologikoan, bertako egoiliarrei festetako giroa gerturatuz. Arratsaldeak aurrera egin ahala, giroa pizten joan zen, eta 18:00etan, lazkaotarrek ez zuten huts egin festak ofizialki estreinatzen dituen txupinazoan. Plaza jendez gainezka egon zen San Prudentzio jaiei eskainitako ongietorrian, eta Bakuntza elkarteko kideek, aurtengo jaiei merezi duten estreinua eman zieten txupina jaurtiz.

Honen ondoren, jaiak aurrera egin zuen giro ezin hobean, eta 20:15ean umeen VI festetako krosari hasiera eman zitzaion. Plaza gainezka zegoela baliatuz, korrikalari gazteek zuten guztia eman zuten ibilbidean zehar, 21:00etan ospatu zen bikoteen kross lasterketaren aurrekari gisa. Bikoteen lasterketan, denetik ikusi zen. Proba lehiatzera atera ziren bikoteak bizkor amaitu zuten, eta beste askok, festetako giroa baliatu zuten haien ibilbidea barre artean burutu eta jaietako lehen eguna kirola egiten hasteko. Probaren ostean, musikaz lagunduta, festa piztu zen. Herriko taldeak plazako eszenatokira igo ziren, eta herritarrek Método Ripley, M.O.D. (Progressive Dark Techno) eta Distorted Bass taldeez gozatu zuten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jai giro bete-betean hasiera eman zaie San Prudentzioei