Lazkao
Jai giro bete-betean hasiera eman zaie San PrudentzioeiLazkao
Jai giro bete-betean hasiera eman zaie San PrudentzioeiGiro ederrarekin eman diote ostilarean hasiera aurtengo San Prudentzio jaiei. Xake txapelketa izan zen eguneko lehen zita, eta plazako frontoian hainbat jokalari gazte bildu ziren, aurtengoan ere festei merezitako hasiera emateko. Honen atzetik iritsi zen Tolin Mariatxiaren emaldia Txindoki gerontologikoan, bertako egoiliarrei festetako giroa gerturatuz. Arratsaldeak aurrera egin ahala, giroa pizten joan zen, eta 18:00etan, lazkaotarrek ez zuten huts egin festak ofizialki estreinatzen dituen txupinazoan. Plaza jendez gainezka egon zen San Prudentzio jaiei eskainitako ongietorrian, eta Bakuntza elkarteko kideek, aurtengo jaiei merezi duten estreinua eman zieten txupina jaurtiz.
Publicidad
Honen ondoren, jaiak aurrera egin zuen giro ezin hobean, eta 20:15ean umeen VI festetako krosari hasiera eman zitzaion. Plaza gainezka zegoela baliatuz, korrikalari gazteek zuten guztia eman zuten ibilbidean zehar, 21:00etan ospatu zen bikoteen kross lasterketaren aurrekari gisa. Bikoteen lasterketan, denetik ikusi zen. Proba lehiatzera atera ziren bikoteak bizkor amaitu zuten, eta beste askok, festetako giroa baliatu zuten haien ibilbidea barre artean burutu eta jaietako lehen eguna kirola egiten hasteko. Probaren ostean, musikaz lagunduta, festa piztu zen. Herriko taldeak plazako eszenatokira igo ziren, eta herritarrek Método Ripley, M.O.D. (Progressive Dark Techno) eta Distorted Bass taldeez gozatu zuten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.