Borrar

Lazkao

Korrika antolatzeko hirugarren bilera astelehenean

J. Z.

LAZKAO.

Jueves, 1 de febrero 2024, 20:35

Korrikaren 23. edizioa, martxoaren 14an hasiko da, 'Harro Herri' lelopean. 2.791 kilometro izango ditu aurten burutuko den ibilbideak, eta karabanak Euskal Herriko ehunka txoko zeharkatuko ditu euskararen erabilera eta hedapena sustatzeko. Martxoaren 23an, 10.41etan iritsiko da Lazkaora. Urtarrilaren 15ean eta 22an egindako lehen bi antolaketa-bileren ondoren, udalak hirugarren bat planifikatu du astelehenera begira (otsailak 5). Antolakuntza lanetan laguntzeko asmoa duen edozein herritarrek 18:00etan udaletxeko bigarren solairura gerturatu beharko du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Korrika antolatzeko hirugarren bilera astelehenean